Kultura
#-artea-#
Xan Aire (EKE)
2011/05/04
Maialen Maritxalar grafista gaztea da eta udaberri honetan estreinatu duten Niñika antzerki eta dantza ikusgarriko estetika jostea galdegin dio Elirale konpainiak.
Maialen Maritxalar (1984, Donibane Lohizune, Lapurdi) grafista gaztea bere kontu ari da lanean. Udaberri honetan estreinatu duten Niñika antzerki eta dantza ikusgarriko estetika jostea galdegin dio Elirale konpainiak. Lanean pragmatikoa izanez, ikusgarria eta ikuslea magian murgiltzea izan da artistaren desafioa.
Zure haurtzaroa aurkezteko, zer kolore, forma, materia erabil zenezake?
Giro euskalduna zen, familia giroan oso ongi... Baina kolore aldetik... Beharbada arrosa! Nahiko neskatxa nintzen. Musika anitzez inguratua... Amak Oskarbi taldeankantatzen du, aita kantari eta gitarrista da. Pantxoa eta Peiorekin aritu da, besteak beste, baina bere kabuz ez sobera. Ez da aski saltzaile ona, nahiko diskretua, baina musikari trebea. Orduan hara, gauza horiei guziei esker, haurtzaroa kolore guzietakoa izan dudala erran nezake, forma biribilak eta leunak... Kultura munduan murgilduak, kantu eta dantza ingurumenean, antzerkian gutxiago, nahiz eta nik biziki maite izan. Elirale konpainian gozatzen dut orain, baina orokorki jende irekia da antzerki mundukoa, inprobisatzen eta aritzen direnak. Askatasun hori maite dut.
Eta askatasunez ari zara lanean...
Orain bai! Baina saltzaile lanetan ere ibili naiz lehenik. Baina etxean beti konfiantza egin didate, eta horrek anitz lagundu eta laguntzen nau. Eta pixkanaka gogoak nire kontu lanean hastera bideratu nau. Behar bezala bizitzeko gogoak. Momentuko dena ongi pasatzen da... Gero ikusiko, baina saiatua izanen naiz, bederen! Ohartzen naiz betidanik bakarrik lan egin nahi izan dudala, ahal bezainbat sortuz, nahiz eta bezeroak duen azken hitza...
Zerk inspiratzen zaitu, sortzeko unean?
Interneten harrapatzen diren gauzek, bertzeen lanek! Hori ez dut gordeko. Biziki ideia onak badira, formak, koloreak... Gauza garaikideak kristorenak izaten ahal dira! Ez dut maisu berezirik, baina inspirazioa horrela biltzen dut. Gero oihal munduan ere murgildua naiz, nire ikasketak horretan egin ditut, eta garrantzi handia du nire lanean. Hala ere, oso kritikoa naiz nire lanarekin.
Zer harreman duzu kritikarekin?
Artista gehienak bezala, ez naiz sekula oso pozik geratzen nire lanekin. Nik maite dut besteen lana kritikatzea. Gero, ez dut maite hurbileko jendeak nirea kritikatzea! Ez dira konstruktiboak! Pasatu dituzun orduak kontutan hartuz, gehiago entzun nahiko nuke ''''bikain, segi horrela!''''. Nola ni nire buruarekin aski kritikoa naizen, ez dut baitezpada besteena entzuteko gogorik. Baina kasu egiten diet, hala ere.
Elirale konpainiarekin nola hasi zinen lanean?
Erran dudan bezala, antzerki munduak beti gogoa ematen zidan. Baina Hego Lapurdiko Herri Elkargoko Patxi Bellyk egin zuen lotura Pantxika Teileriarekin. Otto ikusgarriarentzat irudia lantzen zuen norbait bilatzen zuen. Hasieran erakusketa bat muntatzea zen xedea, eta azkenean jokoak fabrikatu ditut. Antzerkia den oro, jokoak egiten ditut haurrekin. Eta Eliralerekin segitu dut, lan ttipiak eginez, web orriaz arduratu, mintegiak eramanez... Haurrekin bikain pasatzen da, nahiz eta batzuetan zaila izan irakaslearena egitea!
Orain, Niñikaren aldi...
Bai, hutsetik hasi naiz. Estetikaren inguruan aitzin lan bat egitea galdegina izan zitzaidan. Book bat egin nuen, jokoekin, irudiekin, formekin, koloreekin, eta ludikotasuna bilatuz, haurrentzat. Jantziak eta eszenografia landuak izan dira gehien, kasu egin behar da, urrunegi joan gabe, praktikotasunari. Talde lana ere dela erran behar da! Gero, sortu nahi genuen giroaren arabera, zuria eta gorria izan dira gure kolore nagusiak. Sasoiak irudikatu behar izan dira jantzien bidez: pisuak ziren neguan, eta, biluztuz bezala, dantza eta dantzaria arintzen dira, baina oholtzan den zuhaitza beztituz doa... Jantzien istorioa ere aipatua da... Afixa egiteko, aldiz, niñika hitzak berak inspiratu nau, eta behingoan pozik geratu naiz! Zailena da sinple ateratzea.
Horretan da zure lanaren giltza?
Hori da. Ez kargatzea... Baina jendeak gauza pisuak eta ulerkorrak nahi ditu. Baina logo ona da galderak pausarazten dituenak, ahal bezain forma gutikoa, eta buruan egoten dena, kantu baten gisan. Aldi berean abstraktua da eta karratua. Muga hori ez da beti erraza harrapatzea, batez ere bezeroek nik gustukoak ez ditudan gauzak hautatzen dituztenean! Horrela da, ez da kartel lehiaketetan parte hartuz bizitzen ahal. Gainera, horrelakoetan, grafista gutik parte hartzen du. Afixa lehiaketa polita da, ezagutarazteko ere laguntzen ahal du, baina hara... Gero, ez dut erran nahi sosaren gibeletik nabilela, baina gure ofizioaren ezagupenerako, ez da bidea.&' || 'nbsp; Jendea ez da ohartzen zenbat denbora pasatzen ahal den, azken finean logo ttipi bat ateratzeko.
Zure eremuan ere, kultura arloan bezala, ''''hartu, erabili, eta bota'''' fenomenoa gertatzen da?
Ez dakit xuxen hala den. Menturaz halako iraunkortasuna badugu oraino... Izatekotan, grafismo artistikoan da. Nik bide horri lotu nahi dut. Estetikari garrantzia ematen diot, ideiari, eta nortasunari. Objektu zaharrak, historia duten gauzak, biziki maite ditut. Eta horrelakoak egin nahi ditut hemendik goiti. Horregatik, gauza hondatuak lantzea, oihal zaharrak harrapatzea gustukoa dut. Hemen ere, aitatxiren tailer zaharrean, gustura naiz! Naturalki naiz hemen, familiari esker, hala ere. Baina toki honek nire antza du.
Baina leku guti du itxurak manatzen duen mundu honetan...
Lekua egin behar zaio! Adibide bat hartzeko: jantzi tradizionalak birmoldatu nahi ditut, nire kutsua eman,
garaikidetu... Beharra badute, gehiago agerian beharko lukete! Inauterietako jantziak, adibidez. Baina jantzien historiari kasu eginez lanean aritu nahi dut, erran-nahiak eta estetikak zainduz. Lehen, kristoren estetika zuten! Baina euskal kulturaz, nortasunari lotuak den gauzarik ez da ageri gure herrian. Aitzineko galderari erantzuteko, irauten dituen bisualak eskas dira, bai, egia da. Gure esku da hori dena aldatzea!
Elkarrizketa osoa hemen: eitb.eke.org.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kultura
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Entrevista a Leihotikan, que presenta 'Harold | La Jungla Sonora |
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Modelos casi desnudas y con el cuerpo pintado en el desfile de Cosano
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Paradise kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra