Kultura

Artea

Informa nazazu RSS

Artea

Enkantea

20,2 milioi euro Miró batengatik

2012/02/08

'Painting-Poem' margolana New Yorkeko bildumagile batena zen eta hainbat lerro ditu are kolorezko atzealdearekin eta marra abstraktuekin.

  • Joan Miróren 'Painting-Poem'. Argazkia: EFE

    Joan Miróren 'Painting-Poem'. Argazkia: EFE

Iruzkinak

Artearen merkatuaren osasuna agerian gelditu da, Joan Miró artistaren margolan bat 16,8 milioi liberatan (20,2 milioi euro) saldu baitute. Christie's etxean egindako enkantean, arte inpresionista eta modernoa izan dira protagonista.

Gainera, enkante berean, Elizabeth Taylorren bilduma pribatuko hainbat lan izan dira eskuragarri.

Joan Miróren 'Painting-Poem' margolak markak hautsi ditu 16,8 milioi liberatako salneurria eskuratu baitu. 1925ean margotu zuen artista katalanak lan hori eta New Yorkeko bildumagile batena zen. Hainbat lerro ditu are kolorezko atzealdearekin eta marra abstraktuekin.

Miróren lan baten aurreko marka 2008an ezarri zuten "La caresse des étoiles" lanarekin. Christie's etxean egin zuten enkantea eta 17 milioi dolarreko salneurria eskuratu zuen.

Iruzkinak

Ikusiena