Kultura

Artea

Informa nazazu RSS

Artea

Saria

Samuel Aranda katalanak World Press Photo saria eskuratu du

2012/02/10

Munduko argazki kazetaritza sari garrantzitsuena jaso du. Irudian, Yemengo erreboltako zauritu bat, beloa daraman emakume batek besarkatuta.

  • Samuel Arandaren argazkia. Argazkia: World Press Photo

    Samuel Arandaren argazkia. Argazkia: World Press Photo

Iruzkinak

Samuel Aranda argazkilari katalanak eskuratu du aurtengo World Press Photo saria. Munduko argazki kazetaritza saririk garrantzitsuena da eta irudian Yemengo erreboltako zauritu bat, beloa daraman emakume batek besarkatuta azaltzen da.

Jasotako 100.000 lanen artean aukeratu dute. Mundu guztiko 124 herrialdetako 5.247 argazkilarik parte hartu dute.

Ekialde Hurbileko gatazkan hartu zuen argazkia, Ali Abdullah Saleh presidentearen aurka protestan ari zirela. Protestetan zauritutakoek Sanako meskita bat ospitale bezala hartu zuten.

Aidan Sullivan epaimahaiaren presidentearen hitzetan, argazkiak "une hunkigarri eta errukiorra jasotzen du, gertakizun handi baten (eta oraindik dirauen) giza ondorioa".

"Agian inoiz ez dugu jakingo emakumeak senide zauritu bat hartzen duen, baina elkarrekin ausardiazko irudi bizia sortzen da. Horrela, Ekialde Hurbilean atal garrantzitsu bat sortzea lortu zuen jende arruntak", adierazi du.

Iruzkinak

Publizitatea
Web berezia Web berezia 'El Conquistador 10': informazio guztia, hemen
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena