Kultura

Artea

Informa nazazu RSS

Artea

Borjako Ecce Homoa

Jatorrizko Ecce Homoa eta 'zahaberritutakoa' gordetzen saiatuko dira

Erredakzioa

2012/08/30

Hala ere, zaharberritzaileen hitzetan, biak gordetzea "teoria hutsa da". Erabakia hartu baino lehen, margolanaren "paretaren degradazio maila" zein den ikusi beharko da.

  • 'Zaharberritutako' Ecce Homoa gordetzeko milaka sinadura bildu dituzte. Efe.

    'Zaharberritutako' Ecce Homoa gordetzeko milaka sinadura bildu dituzte. Efe.

Iruzkinak

Borjako elizako Ecce Homoa zaharberritzeaz arduratuko den enpresaren arabera, baliteke bi margolamak, jatorrizkoa eta emakumezko adindunak izorratutakoa, gordetzea.

"Lan oso konplexua da; bigarren azala kendu egin behar da, azal hori bera eta behean dagoena hondatu gabe", esan du Encarnacion Ripolles zaharberritzaileak.

Hala ere, zaharberritzaileen hitzetan, biak gordetzea "teoria hutsa da". Erabakia hartu baino lehen, margolanaren "paretaren degradazio maila" zein den ikusi beharko da.

Gainera, azken erabakia Sancti Spiritus Fundazioak du, bera baita jatorrizko artelanaren jabea.

Alde eta kontra

Lehen zaharberritzea aditzera eman zenetik, Internet bidez milaka sinadura jaso dituzte margolana dagoen moduan gordetzeko eskatzeko. Hala ere, santutegiko arduradunek eztaltzea edo jatorrizko egoerara bueltatzea nahi dute.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#