Kultura

Bertsolaritza

Bertsolaritza

Bertsolaritza Txapelketa

Sustrai Colina nagusitu da Tolosako hirugarren finalaurrekoan

Erredakzioa

2009/11/15

Tolosan larunbat honetan jokatu den Bertsolaritza Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoan bigarren itzuliko finalaurrekoetarako txartela eskuratu du Colinak, 646 puntu lortu ondoren.

Azaroaren 21ean Gernikan izango den finalaurrekoetarako txartel zuzena lortu du Sustrai Colinak, larunbat arratsaldean Tolosan izandako saioan 646ko puntuazioa eskuratu eta gero. Beste bost bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira finalaurrekoetako lehen itzuliaren amaieran. 1.700 lagun bildu zituen Usabal kiroldegian Tolosako saioak. Saroi Jauregi gai emailearen aginduetara, bertara hurbildu zirenek bertsolarien talentuaz gozatzeko aukera izan zuten.

Datozen saioa igande arratsaldean izango da Hendaian. Bertan, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria, Aitor Sarriegi, Julio Soto eta Onintza Enbeitia bertsolariak bilduko dira, Beltzenia pilotalekuan, arratsaldeko 17:30etatik.

Tolosako saioaren sailkapena

Sustrai Colina 646 puntu
Uxue Alberdi 637,5 puntu
Igor Elortza 629 puntu
Iñaki Gurrutxaga 626 puntu
Ainhoa Agirreazaldegi 594 puntu
Iker Zubeldia 591 puntu

Datozen finalaurrekoetarako sarrerak, salgai

Txapelketarekin ditugun hurrengo zitak Gernikan (azaroaren 21ean) eta Iruñean (azaroaren 22an) izango dira. Finalaurrekoetako bigarren itzulikoaren saioetarako sarrerak salgai daude Bertsosarrerak izeneko atarian. Baita BEC-en abenduaren 13an izango den finalerako sarrerak ere.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa