Kultura

Bertsolaritza

Bertsolaritza

Bertsolari Txapelketa

Gernikan eta Iruñean izango da asteburu honetan bigarren itzulia

Tais San Jose

2009/11/20

Larunbatean, Gernikan izango gara eta igandean, berriz, Iruñean. Bigarren itzuliko azken saioa datorren asteburuan izango da, Donostiako belodromoan. Guztira, 7 bertsolari sailkatu dira finalerako.

Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoak izango ditugu asteburu honetan, Larunbatean, Gernikako Jai-Alai pilotalekuan arratsaldeko 17:30ak aldera, Jone Uria, Sustrai Colina, Igor Elortza, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Jon Martin bertsolariak lehiatuko dira. Igandeko zita Iruñean izango da, Anaitasuna pabilioian, alegia. Bertan Julio Soto, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Iñaki Zelaia eta Onintze Enbeitia bilduko dira. Bigarren itzuli honetako azken saioa Donostian izango da datorren asteburuan.

Hiru saio hauek erabakiorrak dira. Izan ere, lehen itzuliko puntuei, saio hauetan jasotako puntuak gehituko zaizkie. Horrela, punturik gehien dituzten zazpi bertsolariek BEC-eko finalerako txartela eskuratuko dute.

Saio hauetarako sarrerak, salgai

Datozen saioetarako sarrerak eskura ditugu Bertsosarrerak izeneko atarian, baita BEC-en abenduaren 13an izango den finalerako sarrerak ere.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa