Kultura

Bertsolaritza

Informa nazazu RSS

Bertsolaritza

Bertsolaritza

Getariako eta Mutiloako bertso-janak, Hitzetik Hortzeran

2012/03/08

Getariakoaz hitz egiteko gonbidatu dute asteon Aitzol Barandiaran Munduate bertsolari ataundarra Hitzetik Hortzerako platora.

  • Julio Soto irribarrez, Amets Arzallus entzuten. Argazkia: Hitzetik Hortzera

    Julio Soto irribarrez, Amets Arzallus entzuten. Argazkia: Hitzetik Hortzera

Iruzkinak

Aurreneko aldiz antolatu dute Getariako Elkano jatetxekoek bertso afaria. 110 lagun baino gehiago batu ziren Elkanorenean prestatutako kutixiekin hasi eta bertso-jana egiteko ondoren. Amaia Agirre, Jon Maia eta Aitzol Barandiaran aritu ziren. Gehienean librean egin zuten baina Getariako bertso eskolakoek Jokin Egurbideren bidez jarritako gaiei ere kantatu zieten. Bitsetan joan zen afaria hasieratik amaierara. Besteak beste Getariakoaz hitz egiteko gonbidatu dute asteon Aitzol Barandiaran Munduate bertsolari ataundarra Hitzetik Hortzerako platora.

Aranguren ibarrean hamaika urte daramatzate Irulegi euskara taldekoek bertso saioak antolatzen. Aurten Julio Soto eta Amets Arzallus izan dira estreinakoz bertan. Bapo bazkaldu ostean Ameriketatik itzuli zaharra ez den bikoteak saio ederra egin zuen.

Zuri-beltzeko AUSPOA atalean Garbiñe Larreak Mikaela Elizegiren oroitzapenez hitz egin eta irakurraldia egingo du. Eta Zapping-ean Millan Telleriak “Mundu honetan holako gauzak” doinua plazaratu zuenekoa oroituko dute.

Hitzetik Hortzera: Launbat bazkalostean, Gaur Egunen ondoren, ETB-1en, eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.

Iruzkinak

Publizitatea
Web berezia Web berezia 'El Conquistador 10': informazio guztia, hemen
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena