Kultura

Euskara

Kultura

Bigarren edizioa

  • 'Amerikanuak'.

    'Amerikanuak'.

Zinema Euskaraz: pelikula berriak, doan, eitb.com-en

I.E.

'Amerikanuak', 'Arriya', 'Izarren argia', 'Zaintzaileak' eta 'Zigortzaileak' pelikula berriak, besteak beste, izango dira…

Zinema

Pelikulak, euskaraz

Filmazpit: zinema euskarazko azpitituluekin sustatzeko programa

Erredakzioa

filmazpit.eu webgunean, euskarazko azpitituludun pelikulen katalogoa sortu dute, eta euskarazko azpitituluen datu basea…

Gizartea

Hamaika ekitaldi

Euskal emakumeak omentzen dituen Nazioarteko Euskararen Eguna

Erredakzioa

Euskal Herriko historia, era batean edo bestean, markatu duten emakume guztiei omenaldia egin nahi izan zaie urte honetan.



ikasten.net, ikasi euskara nahi duzun tokitik

Ikasten euskara ikasteko baliabide didaktiko berria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren mendeko hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dauden ekimenetako baten barruan dagoena.

ikasten.net

Ikasten euskara edozein pertsona helduri munduko edozein lekutara helarazteko diseinatuta dago, eta eskakizun bakarra Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izatea da. Horregatik, Ikasten-ek oinarrizko hiru hizkuntzatako euskarria du: euskara, gaztelania eta ingelesa, erabiltzailearen aukeran.

Lan-ingurunea dibertigarria eta informala da, eta beste presentziazko edo online ikastaro batzuen osagarri gisa, zein hizkuntza ikasteko oinarri gisa erabili nahi dutenei zuzenduta dago.

Ikasten-ek 60 unitate ditu, ataletan banatuak eta hainbat jarduerarekin. Horrez gain, 12 errepaso-unitate eskaintzen dizkizu, ikasitakoa errepasatu eta finkatzeko. Edukien artean audioak, bideoak, hutsuneak betetzeko jarduerak, aukera anitzekoak, hitzak lotu edo sailkatzekoak, eta abar aurkituko dituzu.

Sarrera unitatean programa erabiltzen ikasteko jarraibideak dituzu. Horregatik, denbora pixka bat horri eskaintzea eskatzen dizugu, erraz eta eraginkor ikas dezazun.

Hortik aurrera, zure maila zein den erabaki dezakezu, dagokizun unitatetik hasteko. Horrela, Ikasten ahalik eta gehien aprobetxatuko duzu.

Programatik kanpo, audio eta bideo gehigarriak aurkituko dituzu, zure ordutegien arabera praktikatzeko.

Zorte ona ikastaroekin!

Eman izena!

Publizitatea

Argibideen bilaketa

Hikea

Bilaketa egin

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa