Kultura

Literatura

Literatura

Lehiaketa

Resurreccion Maria Azkue, gazteak literaturari lotuta

Hiru.com

2009/03/16

Maialen Watzinger eta Elena Casirain suertatu dira irabazle A mailan (11-14 urt bitartekoak) eta Iraitz Ugalde eta Irati Mogollon B mailan (15-18 urte bitartekoak).

Gaur banatu dituzte, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, 2008ko Resurreccion Maria Azkue Sariak. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen duten literatura sariketak gazteak eta literatura hurbiltzea du helburu eta 11 eta 18 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.

A mailan, (11-14 urte) Maialen Watzinger azpeitiarrak irabazi du narrazioari dagokion sari nagusia, Zabaletaren autobusa lanarekin. Bigarren eta hirugarrenak Libe Galdos zegamarra eta Maialen Akizu urretxuarra izan dira, Tximiniako uso zuria eta Indiana Jonsen azken abentura idatziekin, hurrenez hurren.

Adin tarte bereko olerkien alorrean, epaimahaiaren arabera, Elena Casirain ortzaitzearraren Zuretzat lana izan da onena. Bigarren eta hirugarren Lorea Bosc baionarra eta Oihane Zugarramurdi goizuetarra izan dira, Urtaroak eta Maitasuna ez da beti berdina lanekin.

B mailan (15-18 urte), bestalde, Iraitz Ugalde lezoarrak irabazi du lehen saria narrazioaren alorrean, Mendian gora lanarekin. Bigarren saria ere lezoarrak jaso du Pareta bezain zuri lanari esker eta hirugarrena, berriz, Aritz Arrutia iruritarrak Guzizco Jaun noble lanagatik.

15 eta 18 urte bitarteko olerkien alorrean, Irati Mogollon lezoarrak jaso du sari nagusia, Hego haizea idatziari esker; bigarrena Iraitz Ugalde izan da, R.I.P. Poesia lana aurkeztuta eta hirugarrena Leire Arenas azpeitiarra, Betiere aurkeztuta.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa