Kultura
Literatura
Erredakzioa
2009/11/11
Euskaltzaindiko Bilboko egoitzan kokatu duten hil-kaperara hurbildu dira Zearreta euskaltzain urgazlearen lagun eta kideak. Hileta-elizkizuna Zornotzako Larrako Karmeldarren elizan egin dute.
Euskaltzaindiak ezagutzera eman duenaren arabera, euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren kudeatzaile Juan Jose Zearreta larunbat eguerdian zendu zen Bizkaian jazotako kotxe istripu batean. BI-635 errepidean izan zen istripua, Autzaganan, Muxika aldean (Bizkaia), Bermeotik Zornotzara bueltan mendatea igotzen ari zela. Zearretaren hil-kapera Euskaltzaindian egon da eta hileta-elizkizuna Zornotzako Larrako Karmeldarren elizan egingo dute astelehenean, arratsaldean.
Zornotzan 1947an jaioa, 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen Juan Jose Zearreta Urigoitialdekozea euskalduntze eta alfabetatze kanpainetan parte hartzen. Hala, 1968-69 ikasturtean Deustuko San Felicisimon euskarazko eskolak sortu ziren eta Zearreta talde horretako partaide izan zen. Urte horietan lanean zebilen Bizkaiko alfabetatze batzordeko kide izan zen. 1975-76an, herrialde guztietako batzordeak batu eta Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sortu zenean, bera izan zen sortzaileetariko bat, eta idazkari lanak ere bete zituen. 1973an hasi zen lanean Euskaltzaindian, Ekonomia arloan, eta Jose Luis Lizundia orduko idazkariordearen lankiderik hurbilena izan zen. 1975eko ekainaren 27an euskaltzain urgazle izendatu zuten. 2003an Euskaltzaindiaren kudeatzaile izendatu zuen Akademiak.
Andres Urrutia, euskaltzainburuaren adierazpena
Heriotzaren kolpe latza
Halakoa sentitu dut larunbat arratsalde honetan, telefonoz bestaldeko ahots adixkide batek esan didanean: Juanjo Zearreta hil da! Hasieran harridura, gero, sinestu ezina; azkenean, etsipena eta samina.
Gertu-gertukoa izan dut beti Juanjo Zearreta Euskaltzaindiaren kudeaketa lanetan. Larunbat goizean bertan hitz egin genuen aste honetako programazioari buruz. Zehatz, prestu, jakintsu... eta eskarmentu handikoa.
Hura zen Villasantek duela 30-40 urte Euskaltzaindira ekarri zuen taldearen kidea: Zearreta, Lizundia, Badiola, Artza... ez dira alboan uzteko modukoak Akademiaren historian. Horiek ahalbidetu eta ziurtatu dute urte luze eta latzetan Akademiaren zeregina eta presentzia.
Badira Zearretaren biografian xehetasun adierazgarriak, euskal kulturari emanak, besteak beste, Euskaltzaindiaren kudeatzaile, lehen ere kontu-eramaile izan zela, bertsozale, alfabetatze kanpainen sortzaile, euskara irakasle, sustatzaile nekaezina... gutxi izango dira Euskal Herrian zehar haren ekimenaren berri izan ez dutenak.
Lanerako beti prest eta gogotsu, erakundearekiko leiala, ordu asko eman ditu Juanjok Euskaltzaindiaren zereginetan. Beti erne, beti adi, azken ukitu arte, Euskaltzaindiak antolaturiko ekitaldietan dena erraz eta gozo joan zedin.
Bazen, alabaina, beste Juanjo Zearreta, niretzat barnerakoagoa, adixkideagoa. Hark kontatzen zituen bere lehen garaiak Akademian, Eusebio Erkiagari bisitak egiten zizkionean, bien artean Euskaltzaindiaren kontuak eramateko. Edota futbolerako zaletasuna, urte luzetan izan baitzen Juanjo Zearreta San Mames futbol zelaiaren esataria, euskaraz eta gaztelaniaz, jokalarien eta jokoaren gertaerak aldarrikatzen zituena.
Hamaikatxo aldiz jardun dugu horri eta beste gauza askori buruz, bera eta zuzendaritzakideok edota euskaltzain osook, Akademiaren kezken aringarri eta atsedengarri.
Euskaltzaindiaren historian Juanjo Zearretaren izena letra larrietan idatziko da. 90 urte bete ditu Akademiak berrikitan. Joan Mari Torrealdaik eta Imanol Muruak egindako liburu egokian dugu Juanjo Zearreta, euskaltzain eta langileekin batera, irudi dotore batean. Hura zen Akademiaren jagolea, hura zen gure erakundearen oroegilea.
Isilean, ekinean... halaxe erakutsi zigun guztioi, halaxe ikasi dugu gazteagoek berarengandik. Juanjo joan zaigu, auto-istripu latz eta lehor batean. Etxekoak ere ukituak izan dira. Zorionez, osatze bidean daude.
Egun, hala ere, bera gure artean ez dugula, gogoratu behar ditugu hark utzi dizkigun lan egiteko moldea eta tenorea, erakundearen gobernamendurako eitea, giza legea eta ororen gainetik, adixkidantza eta leialtasuna.
Saminaren barne-barnetik, egun handirarte, Juanjo!
Andres Urrutia, euskaltzainburua
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kultura
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Entrevista a Leihotikan, que presenta 'Harold | La Jungla Sonora |
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Modelos casi desnudas y con el cuerpo pintado en el desfile de Cosano
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Paradise kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra