Kultura

Literatura

Literatura

Bosgarren edizioan

2009ko Lauaxeta Saria, Jon Kortazar idazlearentzat

Erredakzioa

2009/11/20

Euskararen eta euskal kulturaren normalizazioan, sustapenean eta hedapenean lan egiten duten pertsonak, elkarteak eta kolektiboak aintzat hartzea du helburu Lauxeta Sariak.

Jon Kortazar idazle eta literatura kritikoarentzat izango da 2009ko Lauaxeta Saria. Euskararen eta euskal kulturaren normalizazioan, sustapenean eta hedapenean lan egiten duten pertsonak, elkarteak eta kolektiboak aintzat hartzea da Lauaxeta Sariaren helburua.

Bizkaiko Foru Aldundiak ematen du urte-urtero saria eta bosgarren edizioa izango da aurtengoa. Jose Luis Bilbao diputatu nagusiaren eskutik jasoko du Kortazarrek golardoa datorren abenduaren 2an, Euskararen Egunaren ospakizunaren aurreko egunean.

Jon Kortazar Uriarte (Mundaka 1955) Euskal Literaturan katedraduna da EHUn. Europako eta Amerikako hainbat unibertsitatetan irakasle lanmetan ibili hi da mudakar idazlea, eta zenbait hedabidetarako egin ohi duen kolaborazio lanekin uztartzen du irakaskuntza jarduna.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa