Kultura

Literatura

Literatura

Musika eta literatura

Ahotsenea, sortzaileei eskainitako txokoa Durangoko Azokan

2009/11/25

Hainbat musikari eta idazle izango dira Durangoko Azokako txokoan, euren ikuskizunak "zuzenean eta hurbiltasunez" aurkezteko.

Durangoko Azokak euskarazko sortzaileei eskainitako gunea jarriko du abian bigarren aldiz. Ahotsenea ekimenaren helburua sortzaileek euren lanak "zuzenean eta hurbiltasunez" aurkeztea da.

Landako eraikinaren alboan finkatuko da eta bi espazio izango ditu: bata musikarentzat eta beste literaturarentzat. Sortzaileekin solasteko, elkarrizketak egiteko, mahai-inguruetan jarduteko eta musikarekin gozatzeko tartea izango da Durangoko Azokakoa.

Durangoko Azokako webguneak, gainera, Bizkaiko udalerrira gerturatu ezin direnei hurbilduko dira ''Ahotsenea'' gunea, izan ere, zuzenean eskainiko dituzte bertan izango diren emanaldi guztiak.

Partehartzaileen zerrenda luzea izango da: Karmele Jaio, Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutia, Unai Elorriaga, Kemen Lertxundi, Fermin Etxegoien, Edorta Jiménez, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Gose, Etxe, Esne Beltza, Ken Zazpi, Uxue Alberdi, Berri Txarrak, Bidehuts diskoak, etab.

Ahotsenea gunea abenduaren 5etik 7ra izango da irekita, 10:30tik 20:00etara.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa