Kultura

Literatura

Literatura

Bi liburuki

Zubimendi eta Urbeltz, Gipuzkoa aztergai

2009/12/17

Gipuzkoa Mari-lur, tierra de Mari eta Gipuzkoa mairu-lur, tierra de moros kaleratu du Elkar argitaletxeak.

Joxe Ramon Zubimendi eta Juan Antonio Urbeltz dira Gipuzkoa, Mari-lur, Gipuzkoa, mairu-lur lanen egileak. Elkar argitaletxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin argitaratu du. Bi liburukik osatzen dute Gipuzkoa Marilur, Gipuzkoa mairu-lur izeneko lana.

Bi idazle desberdin, bi hizkuntza desberdin, bi liburu desberdin; baina biak batera, biak elkarrekin aterako dira, bi liburuak proiektu bat berean sortuak baitira, biak elkarren osagarri.

Gipuzkoa Mari-lur, tierra de Mari liburukia Joxe Ramon Zubimendik idatzi du, euskaraz. Gipuzkoa mairu-lur, tierra de "moros" liburukia Juan Antonio Urbeltzek idatzi du, gazteleraz.

Bi liburuki oso desberdinak izan arren, lotura estua dute elkarrekin. Izan ere, Gipuzkoaren sorrera eta bilakaera azaltzen dute, ahalegina, bakoitzak bere aldetik, bakoitzak bere hizkuntzan, gure mitologian, sinbologian, hizkuntzan, historian eta kulturan oinarrituta.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa