Kultura

Literatura

Literatura

Gaur jasoko dute saria

Felix Linares eta Enrique Martin, irakurketa sustatzeagatik sarituak

Erredakzioa

2010/10/01

Radio Euskadiko 'Pompas de papel' saioko arduradun gisa egiten duten lanagatik saritu dituzte. Banaketa ekitaldia irailaren 30ean izango da.

Radio Euskadiko ''Pompas de papel'' saio beteranoak 2010eko Irakurketa Sustapenaren Saria jaso du. Sari honekin, Felix Linares eta Enrique Martin kazetariek saioaren arduradun gisa egiten duten lana goraipatu du Espainiako Editoreen Gremioen Federazioak. ''''Literatura festa gisa aurkezteko egiten duten lana, eta irakurketa proposamen zorrotz eta, era berean, dibertigarriak egiteko ahalegina'''' azpimarratu dute editoreen federaziotik.

Pompas de Papel saioarekin batera, Efe agentziako ''Kultura'' atala eta La2 telebista kateko ''Página 2'' saioa ere saritu dituzte. Aurtengo edizioan Burgoseko Udal Liburutegiak eta Murtziako Diego Marín liburu-denda ere saritu dituzte. Ohorezko Liber saria, berriz, Josep María Boixareu Vilaplana editore eta liburu-saltzailearentzat izango da.

&' || 'nbsp;Sari banaketa gaur, irailaren 30ean, egingo dute, Bartzelonan, LiburuarenNazioarteko Azokan.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa