Kultura
Literatura
EKE
2010/10/11
Ipuin kontalariak 2011 urtearen hasieran aurkeztuko du Hazparnen 'Biribilketa' ikuskizun berria, izen bereko dantzaz inspiraturik sortu duena.
Koldo Amestoy (1952, Arrueta, Nafarroa Beherea) ipuinlari ezaguna Euskal Herriko ahozkotasunaren ordezkari bilakatua da munduan zehar. Ipuin zaharren bildumetan mamia harturik, kontakizunak gaurkotzen ditu eta sorkuntzak moldatzen. Bere ibilbide atipikoaren bidez, Koldo Amestoy-k kondatzen digu mutil herabe baten itxuraldatzea eta ipuin baten sortze prozesua. Xehetasun gehiago (elkarrizketaren grabaketa, argazkiak, loturak...): eitb.eke.org
Etxe-teknikari eta antzerkizale
K.A.: Ni Arruetan, Donapaleu eta Bidaxune arteko herri ttipi hortan, sortua naiz duela 57 urte. Aita bide konpongile zen eta ama etxean. Donapaleun egin ditut ikasketak eta ondotik Angelun, etxe-teknikari bezala. 17-19 urtetan, langile gisa denetarik egin dut: hargin, zurgin...
Memento berean, hasi da ene ixtorio guzia. Ni, mutiko herabea naiz. Lizeoan, lagun batek, eskutik hartuta, antzerki klubara ereman ninduen. Pentsa! Nik ez nakien zer zen antzerkia! Mundu hortan sartu nintzen, buru-belarri, eta loriatu nintzen. Atxeman nuen aterabide bat ene herabetasunatik ateratzeko, jenden aitzinean zerbeit egiteko. Bizi behar bainuen, Hazparnera hurbildu nintzen etxegintzan planak egiteko. Lanarekin batean ikastaldiak egin nituen: antzerki, Afrikako dantza, kantu, denetarik, plazerrez eta kuriostatez, taula gaineko elemento hori ezagutu nahian.
AEKko arduradun eta irratilari
K.A.: 1980 urte inguruan, Iparraldeko AEKko arduradun izan nintzen bi urtez. Bilboko kideekin AEK elkartea muntatzen arizan ginen. Radio Adour Navarre, lehen irrati librean ere lan egin nuen. AEKko saio bat ematen ginuen euskaraz. Hor hasi nintzen kondatzen.
Txotxongiloetatik kontakizunera
K.A.: Emeki-emeki, txotxongiloak lantzera hurbildu nintzen, eta horien bidez ipuina. Ipuin batek badu ja egitura bat, hasiera, koropiloa, bukaera. Txotxongilo ikuskizun batentzat banuen pasta. Txotxongiloak utzi eta, ipuina gelditzen zitzaitan. Hasi nintzen orduan ipuinak ikertzen, delako "psychanalyse des contes de fées" barnatzen, eta azkenean kondatzen.
Kontalariaren lehen urratsak
K.A.: Kondatu nuen lehen aldikoz udaleku batean, Bidarrain. 25-26 urte nituen. 1983an, parte hartu nuen ipuin festibal batean Dordogne eskualdean. Mundu guztiko kontalariak gurutzatu nituen, Egiptokoak, Afrikakoak, ... Ikusi nuen jende helduei kondatzen zutela. Ordu arte, enetzat, ipuina haurrentzat zen. Parte hartu nuen, frantsesez lehen aldiz, kiskun-kaskun. Euskal Herrian, euskaraz ari nintzen. Poliki-poliki, bi hizkuntzak erabiltzen hasi nintzen. Ohartu nintzen hizkuntza bakoitzean lan berezi bat behar nuela egin. Urte hartan beraz, 1983an, erabaki nuen kondalari bezala abiatzea.
Zer da zuretzat ipuin bat?
K.A.: Ipuina, halako parabisu bat, xoko berezi bat, altxor bat da. Badira parabisu eta baratze desberdinak, enetzat perla batzu direnak. Ipuinak badu bere nortasuna, bere funtzioa, batzutan ezkutua, behar bada anitz kondatua izan delako.Kondatzerakoan, irudiak baditut nere gogoan. Komentatzen ditut, eta komentatzerakoan, beste batzu sortzen. Jende bakoitzak bere irudiak baditu. Guri da jendeari bere irudien egiteko eta apaintzeko denbora uztea. Erraten digute: "Ah milesker! Utzi gaituzu gure ametsetan!". Pertsonai bat aipatzerakoan, ez gira gehiegi detailletan sartzen. Itxura eman eta, jendeak ematen dio bere kolorea, ritmoa, nahi duen guztia. Hortarako, ipuin batean, ixiltasunak badu bere garrantzia.Lotan diren ipuinei, gehienetan liburuetan bilduak, bizia berriz ematen diegu.
Ipuin sortzaile eta berritzaile
K.A.: Bai, ipuinak sortzen ditut, asmatzen, idazten eta beste ipuinekin nahasten. Ipuin herrikoietan ere gaurko ikuspegi bat ematen dut. Euskal memoriari eta munduko ipuinen unibertsoari zor dugu ixtorioaren haria atxikitzea. Baina aparteko gauzatxo eta irudi batzu gehitu, beste pista batzuetarik urrundu eta berriz jin ixtoriara: askatasun handia badugu ipuina kondatzerakoan, behar bada bestek ez dutena. Hitz desberdinak ditugu, ritmoa eta kondatzeko manera diferenta. Uste dut horrela gaurkotasun bat ematen diotala ipuinari, jendearekin lotura atxikitzeko.
Ipuinaren musika berezia
K.A.: Egia da, ipuinak berak badu, edo zuk ematen diozu, ritmo bat. Ematen dizu gogoa giro horri luzapen bat emateko, musikari batekin edo kantari batekin egin dezakezuna, elkarlan batean. Adibidez, "In vino fabula" ikuskizunean, arnoaren inguruko idazlanak bildu ditut eta moldatu. Pantxix Bidart kantariarekin idatzi ditugu olerki batzu eta ikusi dugu nola kantuak testoari lotzen ahal ginituenez. Bikote baten lana bilakatzen da, musika eta ipuinaren arteko uztarketa. Grazia berezia ematen dio ikuskizunari, inprobisaketari lekua utziz, atseginez jostatuz.
''Biribilketa''
K.A.: Ikuskizun berri bat lantzen ari naiz, azaroaren 5ean Hazparnen estreinatuko duguna. Pascale Lascano koreografoak urrats batzu eginen ditu baina ez da dantza ikuskizun bat. Lehenik ixtorio bat da, luma beltz bitxi batena.
Biribilketa, dantza baten musika da eta, aldi berean, espirala deitzeko hitza. Dantza hortan, jende kate bat gidari batekin sartzen da halako espiral batean, eta berriz ateratzen. Aspalditik ari nintzen: "Zendako jendea biltzen da, ateratzen, joaten beste zentro une baten bila?". Mundu guztian badira holako dantzak. Chiapasen, "danza del caracol" deitzen dute, orenak eta orenak ari dira horrela dantzan. Beti aitzina doa "caracol" hori, zentroa lekuz aldatuz.
Biribilketa dantza hori aurkezten dut, magia hortan sartzen naiz, urrats batzu egiteko ere gogoa nuela. Edozein ixtorioetan, egiazko oinarria xekatzen dut. Sinbolismoa oso inportanta da enetzat, laguntzen nauelako, indar edo keinu horiek hortxe ditugulako aspalditik orai arte, eta gerora ereman behar ditugunak bizirik.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kultura
Ikusiena
7034 bisita
Vaya Semanita, Cambio Radical: Nekane Amaya, la gitana abertzale
5395 bisita
5024 bisita
Beso entre Omar y Vero y la reacción de Lujanbio | El Conquistador
3084 bisita
Vídeo de El Conquistador. Bronca entre Bárbaro y Julen Madina
2038 bisita
El Conquis 2012: Las chicas hablan de la tanga de la Gran Danesa
1943 bisita
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
1531 bisita
1166 bisita
Entrevista de eitb.com a Andoni González, primer eliminado del Conquis
1136 bisita
995 bisita
David gana el duelo en el laberinto de fardos | El Conquistador
898 bisita
Avance del quinto capítulo de El Conquistador del Fin del Mundo
836 bisita
750 bisita
685 bisita
Vaya Semanita, Cambio Radical: El Katxi y la despedida de Joxerra
682 bisita
Vaya Semanita, Cambio Radical: El cenizo, un aguafiestas nato
674 bisita
Trucos de cine | Técnicas de los actores para llorar | La noche de
598 bisita
Vídeo reality | Joking of: Asado argentino | El Conquistador
579 bisita
Entrevista a Bárbaro en el hotel tras abandonar El Conquistador
90 bisita
42 bisita
18 bisita
16 bisita
12 bisita
11 bisita
11 bisita
Nonick, EITB a la carta, IPv6 y nuevas consolas de videojuegos
11 bisita
10 bisita
6 bisita
Beatriz Matallana, la amiga pelirroja que aparece en la foto de Piqué y Shakira
6 bisita
6 bisita
6 bisita
6 bisita
6 bisita
Ramiro Calle y sus experiencias con grandes maestros de la India
6 bisita
"Teorian oso ondo dakigu zer jan behar dugun elikadura osasuntsua izateko baina praktikan antsiedade
6 bisita
Itziar Atienza, actriz: Estoy teniendo una suerte fantástica
5 bisita
1380 bisita
Vídeo de afición del Athletic en San Mamés | Athletic-Mirandés (6-2)
1362 bisita
Vídeo del concierto de Madonna en la Super Bowl | Vídeo de Madonna
1245 bisita
Vídeo de los mejores momentos del Athletic-Mirandés | Copa del Rey
1072 bisita
Entrevista de eitb.com a Bárbaro Oreste ''Cuba'' | El Conquistador
936 bisita
Vídeo de celebración del Athletic en San Mamés | Athletic-Mirandés 6-2
797 bisita
Vídeo de Michel Teló | Michel Teló y su 'Ai se eu te pego', en España
778 bisita
Vídeo de salida del autobús del Athletic | Athletic-Mirandés en Copa
669 bisita
Especial reportaje sobre el Athletic | Trayectoría en la Copa del Rey
613 bisita
Vídeo del atropello mortal de Vitoria | Muere un matrimonio en Vitoria
585 bisita
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
573 bisita
Vídeo de aficionados del Athletic en Pozas | Athletic-Mirandés en Copa
446 bisita
Vídeo del monstruo del lago Ness islandés | Lagarfljótsormurinn
412 bisita
'Platooning'aren bideoa | Tecnalia eta etorkizuneko gidatzearen bideoa
398 bisita
377 bisita
Vídeo del atraco en un banco de Usurbil | Vídeo de atraco con rehenes
347 bisita
Vídeo de la Ertzaintza | Testimonios: 30 años de la Ertzaintza
345 bisita
328 bisita
Vídeo de la colonia de Bilbao de Jimmy Boyd | Agua Nueva de Bilbao
445 bisita
LLorente quiere quedarse en el Athletic | Video del Athletic
259 bisita
Athletic-Mirandés | Infante realiza la ofrenda al busto de 'Pichichi'
212 bisita
El Athletic gana por 7-2 a la Real Sociedad en la liga femenino
201 bisita
Vídeo Copa del Rey | Mirandés-Athletic: Niños cantan himno de Mirandés
199 bisita
Iraola quiere el Bernabéu para la final de Copa | Video del Athletic
192 bisita
Vídeo de montaña | Altitoy Ternua 2012, la belleza de los Pirineos
176 bisita
Vídeo de entrevista a Miguel Mari Urrutia | Vídeo de remonte
175 bisita
Vídeo de Miranda de Ebro | Mirandés-Athletic Copa ambiente previo
158 bisita
Vídeo de la previa del partido de Copa del Rey Athletic-Mirandés
157 bisita
Video Athletic-Mirandés (6-2) | Declaraciones de Bielsa | Copa del Rey
155 bisita
143 bisita
Vídeo de declaraciones de Contador | El TAS sanciona a Contador
140 bisita
Vídeo de entradas agotadas para el Athletic-Mirandés | Semifinal Copa
113 bisita
Vídeo de los goles del Eibar-Alavés | Victoria de los armeros (2-1)
109 bisita
Vídeo goles Mirandés-Athletic 1-2 | goles de Fernando Llorente
93 bisita
86 bisita
Video de deportes | Copa del Rey | Mirandés-Athletic Club de Bilbao | Carlos Pouso
71 bisita
Vídeo de avalancha de aficionados del Oviedo en Lugo | Vídeo fútbol
270 bisita
210 bisita
Madonna + M.I.A. + Nicki Minaj en el vídeo Give me all you luvin'
183 bisita
147 bisita
105 bisita
104 bisita
Vídeo de estrenos en cines: 'Katmandú', 'Moneyball' y 'Los Muppets'
99 bisita
85 bisita
Madonna + M.I.A. + Nicki Minaj, Give me all you luvin' bideoklipa
70 bisita
65 bisita
60 bisita
54 bisita
'Topografías de la memoria', exposición fotográfica en la Alhóndiga
49 bisita
48 bisita
45 bisita
Kasabian y Suede en directo en el Bilbao BBK Live, el domingo en ETB3
43 bisita
41 bisita
Gotyeren kantaren bertsio berezia: bost gazte gitarra bakarrarekin!
40 bisita
88 bisita
Gaztearen asteburuko proposamena: Michel Telo, Ai se eu te pego
85 bisita
79 bisita
Bideoklipa l Itziarren Semeak taldearen ''Gau luzeak'' kantua
77 bisita
67 bisita
56 bisita
54 bisita
52 bisita
Adeleren Someone like you, Maria Izaga aramaioarraren ahotsean
50 bisita
44 bisita
Kasabianek eta Suedek BBK Liven emandako kontzertuak, igandean ETB-3n
41 bisita
38 bisita
31 bisita
31 bisita
28 bisita
David Guetta eta Nicki Minaj, Turn on me kantaren bideoklipean
27 bisita
26 bisita
26 bisita
La Jungla Sonoraren 5.000. saioaren festa, gaur ''Gaztea Live''n
© EITB - 2012 - Lege Oharra