Kultura
Literatura
Erredakzioa
2011/10/05
Xabier Zabaltza historialari nafarra da lanaren egilea. Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz argitaratu dute, eta liburutegietan, ikastetxeetan eta unibertsitateetan banatuko dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Agosti Xaho idazle zuberotarraren biografia aurkeztu du astearte honetan, Hendaiako Abadia Gazteluan. Xabier Zabaltza historialari nafarrak idatzi du lana.
Agosti Xaho Lagarde Atharratze herrian (Zuberoa) jaio zen, 1811ko urriaren 10ean. Euskal kazetari, idazle, hizkuntzalari eta politikaria izan zen, eta haren pentsamoldea ''ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat'' hartzen dute askok. Euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzailea izan zen, tartean 'Aitorren elezaharra'.
Xabier Zabaltza lanaren egileak argitu duenez, ''liburu hau biografia bat baino gehiago, ideografia bat da. Izan ere, saiatu naiz Agosti Xahoren ideologiako kontu garrantzitsu batzuk azaltzen, polemikoak izan daitezkeenak. Ideologia hori oso korapilatsua da, baina, barne-batasun handia du bere baitan''.
Agosti Xahoren biografia bi ediziotan argitaratu da: bata euskaraz eta bestea elebiduna (frantsesez eta gaztelaniaz). Jatorrizko testua euskaraz idatzi du Xabier Zabaltzak, 'Agosti Xaho. Aitzindari bakartia' izenburuarekin. Zabaltzak berak egin du itzulpena gaztelaniara, eta kasu honetan 'Augustin Chaho. Precursor Incomprendido' da lanaren izenburua. Frantsesera, berriz, Edurne Alegriak itzuli du, 'Augustin Chaho. Un précurseur incompris' izenburua duela.
Jatorrian, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak euskaraz argitaratzen duen Bidegileak bildumarako idatzi zuen biografia Xabier Zabaltzak. Nolanahi ere, Xaho jaio zela bigarren mendeurrena betetzen dela ospatzeko, frantsesez eta gaztelaniaz ere argitaratzea erabaki dute. Hala, euskaraz 2.800 ale argitaratuko dira (500 lehen edizio honetan) eta gaztelaniaz nahiz frantsesez, 1.200 ale.
Xahori buruzko argitalpen hau ez da salgai jarriko, eta liburutegietan, ikastetxeetan eta unibertsitateetan banatuko da. Dena den, Bidegileak bildumako gainerako argitalpenen moduan, Xahori buruzko biografia Interneten topatu ahal izango da.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Albisteak
Kirola
Kultura
Ikusiena
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Beso entre Omar y Vero y la reacción de Lujanbio | El Conquistador
Vaya Semanita, Cambio Radical: Nekane Amaya, la gitana abertzale
Manu se enfada con Andoni por un comentario | El Conquis 2012
Iñaki López habla con la gúia del bote de Korta | El Conquistador
Ibon gana a Larraitz en un duelo muy emocionante | El Conquistador
Así se grabó el séptimo capítulo de El Conquistador | Joking of
Imágenes del Korta verdadero en la sexta edición | El Conquistador
Saskibaloia zuzenean | Gescrap Bizkaia-Montepaschi Siena ETB-1en
Juan Echanove cocina el plato rollo de carne picada | Robin Food
Ziripot y Miel Otxin en los carnavales de Lantz | Navarra directo
Vídeo de detenciones en Andoain y Tolosa | Detenidos Otaño e Igerategi
Vídeo Accidente de tren en Argentina | 19 muertos y 500 heridos
Vídeo de Michel Teló | Michel Teló y su 'Ai se eu te pego', en España
Murrizketen aurkako protesta Leioako zaharren egoitzan bideoa
Vídeo Atentado casa cuartel de Santa Pola | Insultos en el juicio
Pirelli desnuda a las mujeres más bellas para su calendario 2012
Modelos casi desnudas y con el cuerpo pintado en el desfile de Cosano
Montepaschi Siena-Gescrap Bizkaia, zuzenean, gaur gauean, ETB-1en
El Lokomotiv de Moscú llega a Bilbao | Europa League | Athletic
Moscú-Real Madrid (1-1) | Nápoles-Chelsea (3-1) | Champions League
Vídeo del Athletic-Lokomotiv | Juegan este jueves en San Mamés (19:00)
Vídeo de avalancha de aficionados del Oviedo en Lugo | Vídeo fútbol
Olaizola-Beroiz vs Arretxe-Begino (22-11) | Binakako Txapelketa 2012
Vídeo de snowboard | Entrevista con Lucas Egibar y Manex Azula
Vídeo de los goles del Basilea-Bayern (1-0) y O. Marsella-Inter (1-0)
Vídeo del partido Athletic-Lokomotiv del jueves | Europa League
Vídeo de la bofetada de Chisora a Klitschko durante el pesaje | boxeo
Vídeo entrevista a presos heridos en la cárcel de Comayagua (Honduras)
Inauterietan dida saioko kideak zonbi bihurtu dira, Walking dida
Gaztearen asteburuko proposamena: Michel Telo, Ai se eu te pego
Vídeo de Gaztea | El equipo de 'Dida!' se convierte en zombies
Alexandra Stan eta Carlprit, One million kantaren bideoklipean
© EITB - 2012 - Lege Oharra