Kultura

Literatura

Literatura

Saria

Nicanor Parra poeta txiletarra, Cervantes saria 2011

2011/12/01

Poeta eta akademikoa da, baina baita matematikaria eta fisikaria ere. Unibertso poetikoaren "sistemaz kanpokotzat" hartu dute.

  • Nicanor Parra.

    Nicanor Parra. Argazkia: EFE

Nicanor Parra poeta txiletarrak eskuratu du aurten Cervantes Saria. Gaztelaniazko letren sari garrantzitsuena da eta Espainiako Kultura Ministerioak ematen du eta egile baten lana saritzen du.

125.000 euroko diru-saria du eta Angeles Gonzalez-Sinde Kultura ministroak jakinarazi du. Esan duenez, zortzi botazio izan dira.

Nicanor Parra (San Fabrian de Alico, Txile, 1914) poeta eta akademikoa da, baina baita matematikaria eta fisikoa. Unibertso poetikoaren "sistemaz kanpokotzat" hartu dute.

97 urte dituela eman diote saria "bizitza osoa poesiari eskaini ostean". "Antipoesia" deritzon estiloa sortu zuen eta lengoaia poetikoak sortzeagatik da ezaguna.

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa