Kultura

Musika

Musika

'Ayrton Senna'

Salgai da Deloreanen EP berria

Garazi Urdanpilleta

2009/05/12

Biniloan eta formatu digitalean kaleratu du talde zarauztarrak lan berria.

Delorean taldeak kalean du lan berria, Ayrton Senna. EP bat da zarauztarren lan berria eta biniloan eta formatu digitalean daukagu eskuragarri.

Udazkenean lan luze berria argitaratuko du egoitza Bartzelonan duen talde gipuzkoarrak baina lan horren aurrerapen gisa datorkigu Ayrton Senna. 4 kantu bildu dituzte bertan: "Seasun", "Deli", "Big Dipper" eta "Mooson". 9 euroko salneurria dauka.

Talde zarauztarrak 2 disko eta EP bat ditu kalean eta Europa osoa eta Mexiko zeharkatu ditu bere doinu dantzagarri eta biziekin. Azken hilabeteetan, nahasketak egin izan dituzte taldeek, besteak beste, The Teenagers, The Mystery Jets, Lemonade eta The Big Pink taldeenak. Laster El Guincho taldearen "Kalise" kantuaren birnahasketa ere aterako dute.

Kontzertuei dagokienez, berriz, ez daukate hurrengo asteetarako zuzenekorik iragarrita. Uztailetik aurrera dituzte hitzorduak lotuta:&' || 'nbsp;

Uztailak 17: Tolosa, Gipuzkoa.
Abuztuak 8: Canelacore 09 - Torremolinos, Malaga.
Irailak 4: Sintonitza Jaialdia - St Coloma de Gramenet, Bartzelona.
Irailak 18: Ebrovision jaialdia - Miranda de Ebro, Burgos.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa