Kultura
Musika
Hiru.com
2009/06/26
Beste artista handi batzuk bezala, artistaren bizitza profesionala eta pertsonala eskandaluz eta nabarmenkeriaz josiak egon dira.
Michael Joseph Jackson 1958ko abuztuaren 29an Garyn (Indiana) jaio zen. Artista bederatzi anai-arreben arteko zazpigarrena da. Abeslariak musikarako trebetasuna eta tradizioa familian jaso zituen, izan ere, bere aita musikari afizionatua zen eta gitarra elektriko bat zuen. Instrumentua jotzea debekatua zuten arren, anaia-arreba zaharrenak aita etxean ez zegoenean erabiltzen hasi ziren eta joko bat zena afizio bilakatu zen.
Horrela, Josephek bere lau semerekin banda bat sortu zuen: Tito, Jackie, Jermaine eta Marlon. Michaelek bost urte besterik ez zituenean, eta bere amak bere aita konbentzitu ostean, Jermaine bere anaia ordezkatu zuen eta taldeko abeslaria bihurtu zen. Hasiera batean, bandak Ripples &' || 'amp; Waves izena jaso zuen, ondoren Ripples &' || 'amp; Waves Plus Michael eta, azkenik, Jackson familia mundu osoan ezagun bilakatu zuena aukeratu zuten: The Jackson Five.
1968an, boskoteak Motown Berry Gordy diskoetxerako entzunaldi bat egin zuen eta horri esker, 1969ko urrian, Jackson Five taldeak "I want you back" bere lehen singlea kaleratu zuen. Aurrekaririk gabeko arrakasta horren ostean, "jacksonmania" sortu zen.
Fan fenomenoa
Bakarkako ibilbideari ekitea erabaki zuen Michaelek 1972an eta, horretarako, Got to be there albuma argitaratu zuen. "Ben" abestiak, izen bereko filmeko kantua izan zenak, artistaren ospea finkatu zuen ahots melodikoko abeslaria bezala. Hala ere, boskotearen anbizio artistiko handiago batengatik eta disko bakoitzarengatik jasotzen zuten diru-kopuru eskasagatik diskoetxearekin tirabirak izan zituzten eta, ondorioz, Motwonekin kontratua desegin eta Epic Recordsekin berria sinatu zuten. Horrela argitaratu zituzten beraien hurrengo hiru lanak: The Jacksons (1976), Going places (1977) eta Destiny (1978).
Bitartean, Michaelek bere bakarkako ibilbidearekin jarraitu zuen eta 1979an Off the Wall kaleratu zuen, honekin lortu zuen gainera nazioarteko ospea. Lan horren salmentak bikainak izan ziren eta, horrez gain, artistak bere lehen Grammy saria jaso zuen: "Don´t stop ''til get enough" kantuarekin rhythm &' || 'amp; blues abeslari onenaren kategorian, hain zuzen ere.
Thriller
Michael Jacksonen arrakasta handiena 1982an iritsi zen. Thriller, zalantzarik gabe, musikako klasiko handietako bat izango da betirako. Gainera, abeslaria ikuskizuneko izar handi batean bilakatu zuen. Horren adibide da Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan bi izar lortu zituen lehen artista izan zela. Hala ere, arrakasta hori, neurri handi batean, albumari izena ematen dion bideoklipari esker izan zen. Film laburrak 13 minutu baino gehiagoko iraupena zuen eta John Landisek zuzendu zuen. Orain, album honen moldaketa egiten ari dira antzerki musikala Broadwayen estreinatzeko.
Baina Jacksonen ibilbideak ongintzazko ekimenak aurrera eramateko ere balio izan du. Horrela, Lionel Richierekin eta momentuko beste artista batzuekin grabatutako USA for Africa (1985) diskoari esker, hain zuzen ere, Afrikan gose direnak laguntzeko milioika dolar jaso zituzten.
Bi urte beranduago, Bad jarri zuen salgai dantzariak, Moonwalk izeneko biografia batekin, Moonwalker pelikularekin eta zenbait film laburrekin batera.
Beltza edo zuria
Black or White singlea 1991ko azaroan azaldu zen Dangerous lanaren aurrerapena bezala. Kantu horren bideoclipa orain arte historian egin den garestiena izan zen. Izan ere, bere grabaziorako efektu informatiko berritzaileak erabili zituzten.
Lau urte beranduago HIStory: Past, Present and Future – Book I iritsi zen. Lanak historiako album bikoitz salduena izatea lortu zuen: lehenengoak bakarlari bezala izandako arrakasta handiak biltzen zituen eta bigarrenak, berriz, abesti berriak. Gainera, 1993an adingabeen abusuaz akusatu zutenetik kaleratu zuen lehenengoa izan zen. Diskoaren adierazgarri nagusia kritika soziala da.
1997an Blood On The Dance Floor argitaratu zuen, bost abesti berri eta zortzi remix gordetzen zituen lana. Oraingoan ere, zazpi milioi disko baino gehiago saldu ondoren, albuma ordura arteko salduena izan zen.
Milurteko berriarekin, 2001ean, Jacksonek musika munduan zeramatzan 30 urteak ospatzeko lan berri bat kaleratu zuen. Proiektu berri horren izena Invincible izan zen eta bere salmentak ez ziren espero zirenak izan. Izan ere, aurreko lanetakoak baino baxuagoak izan ziren eta artista bere orduko diskoetxearekin, Sonyrekin, tirabirak izaten hasi zen. Horregatik, diskoa atera eta bi hilabetera bere promozioa bertan behera uztea erabaki zuen.
2003an, Jackson abusu sexualaz akusatu zuten berriz ere. 2005eko ekainean errugabetzat jo zuten, baina arazoak ez ziren orduan amaitu. Izan ere, 2006ko martxoan, agintariek Neverland bere arrantxoa ixtea agindu zuten. Bertsio ofizialak bere langileei soldata ez ordaintzeagatik izan zela zioen, baina askok polizia adingabeekin zituen harremanen frogak bilatzen ari zela esan zuten.
Krisia gainditu
Bere ospearen jaitsieraren ostean, Michael Jacksonek duela bi hamarkada zuen fama berreskuratzea zaila izango duela uste dute askok. Egoera xamurtzeko, 2006an, artistak bere hogei singlerik eta bideorik onenak biltzen zituen lan bat argitaratu zuen: Visionary - The Video Singles.
Thriller diskoak, historian gehien saldu den albumak, 25 urte bete zituenean, Michaelek edizio berezi bat kaleratu zuen. Horrela, 2008ko otsailean, Thriller: 25th Anniversary Edition salgai jarri zuten. Bildumak disko originaleko bederatzi abesti, sei kantu berri, bideoak eta zuzeneko emanaldi bat gordetzen zituen.
Urte horretan bertan, baina abuztuan, eta oraingo honetan bere berrogeita hamargarren urtebetetzea zela eta, Jacksonek King of pop plazaratu zuen. Diskoak bere bakarkako ibilbidean izandako arrakastez gain, Jackson Five bandarekin izandakoak ere biltzen zituen. Hala ere, bilduma horretan azaltzen ziren kantuak bere jarraitzaileek aukeratutakoak izan ziren.
Itzulera
Joan den martxoan, Jacksonek Londresko 02 Arenan hamar kontzertu eskainiko zituela adierazi zuen eta bere jarraitzaileak eta mundu osoko komunikabideak txundituta utzi zituen. Azkenean, eskaera handia izan dela eta, emanaldi kopurua berrogeita hamarrera igo da. Zuzenekoen agenda hau datorren uztailean hasiko da eta zenbait astetan luzatuko da.
Zenbait argitalpenek adierazi dutenaren arabera, Jacksonek 400 milioi dolar baino gehiago irabazi ditzake aurretik aipatutako kontzertuak, kantu berrien grabazioa eta pelikularen bat biltzen dituen akordio bat betetzen badu, horrela adierazi zuen Randy Phillips bere ekoizleak.
Iruzkinak
orain albiste
Albisteak
Erlazionatutako edukiak:
Albisteak
Albisteak
Kultura
Ikusiena
Vídeo de El Conquistador | Isa se atrevió con las serpientes
Vídeo Al rescate | Clases de reciclaje con Xabier Mikel Errekondo
Julian Iantzi nos explica en qué consiste el ''Conquistour''
EITB a la carta: La televisión que te gusta, cuando a ti te gusta
Vídeo de la programación especial sobre el final de Copa del Athletic
Video de la pérdida de peso de concursantes | El Conquistador
Vídeo de los concursantes emocionados con sus colores | Conquistador
Vídeo de la batalla de rap, Titín contra McEnroe | Al Rescate
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Alberto Bocos a su llegada al Athletic Hiria | Audio Boulevard
Cine erótico para mujeres | Cabaret Desire | La Noche Despierta
'Dida': Tzanpionza, Zabier Azkargortarekin eta Mikel Olazabalekin
Audio MQP | 'MQP' entrevista al neuropsicólogo Javier Tirapu
Arqueología del euskera y el patrimonio urbano de las ciudades
Paseo por la ciudad de los íberos y las fronteras del Imperio romano |
Ganbara 25/05: Con Mikel Moreno, Iñaki Iriondo y Juan Mari Gastaca
Entrevista a Leihotikan, que presenta 'Harold | La Jungla Sonora |
Vídeo de final Copa del Rey | Dispositivo especial en Bilbao
Video de Euskadi Directo | Si gana el Athletic... ¡cena gratis!
Vídeo Robos en Bizkaia | Aumentan robos sin reventar cerraduras
Video de ED | 'Rollito Athletic' gana el concurso de Pintxos
Video de los archivos secretos de Christopher Lee | La Noche De
Video de Euskadi Directo | Arrasate es anti 'puerta a puerta'
Vídeo de casos de bebés robados | Reconstrucción del caso de Itsasondo
Vídeo del Athletic y Barcelona | La final de Copa llega al Congreso
Vídeo del himno del Athletic | Final partido Athletic-Manchester
Cientos de ultraderechistas se manifiestan en defensa de la unidad de España
La reforma laboral sufre 26 modificaciones antes de ser aprobada
Modelos casi desnudas y con el cuerpo pintado en el desfile de Cosano
Vídeo de Puyol y Xavi con la ikurriña en la Final de Copa del Rey
Vídeo de final de Copa | Cuadrilla de Getxo en limusina a Madrid
Vídeo pitada final Copa del Rey | Declaraciones de Esperanza Aguirre
Vídeo: Ánimo al Athletic para la final de Copa 2012 con el Barcelona
Vídeo Final Copa del Rey | Aficionados del Athletic, rumbo a Madrid
Vídeo Los aficionados del Athletic tiñen de rojiblanco las calles de Madrid
Vídeo final Copa Athletic-Barcelona | Tristeza en los rojiblancos
Vídeo del Athletic | En Harley Davidson desde Mañaria hasta Madrid
Vídeo del Athletic | Spot de San Miguel para la final de Copa del Rey
Final de Copa del Rey | Athletic-Barcelona (0-3) | Afición rojiblanca
Athletic-Barça: Declaraciones de Guardiola | Final de la Copa del Rey
Video de la final de Copa Athletic-Barcelona | Los jugadores saltan al terreno de juego
Julio Medem presenta un largometraje de siete cortos sobre La Habana
Lauroba taldearen bideoklip berria: ''Sua gara'' | Bideoklipa
Vídeo de conciertos de Doctor Deseo y The Uski's en San Mamés
Vídeo de exposición de David Hockney en el Guggenheim Bilbao
Euskal Eskola Publikoaren bideoa | 'Bale!', aurtengo abestia
Versión del tema de Gotye: cinco personas tocando la misma guitarra
Vídeo de La Noche De | Nikole Kidman sufrió un accidente en un rodaje
Museo de Bellas Artes de Álava recupera la obra de Pablo Uranga
Black or white abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
We go together abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Sirokaren Musikaz gozatu abestiaren bideoklipa | Bideoklip lehiaketa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Girls just wanna have fun abestiaren bideoklipa | Bideoklipa
Party Rock Anthem kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Mama Luba abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
La mandanga abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebro taldearen bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Paradise kantuaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Thriller abestiaren bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
Serebroren Mama Luba bideoklipa | Gaztearen Bideoklip Lehiaketa
© EITB - 2012 - Lege Oharra