Kultura

Musika

Musika

Oihartzuna on line

Michael Jackson, Interneteko lehenengo postuan berriz

Agentziak

2009/06/26

Sareko "on line" musika dendarik handienean, iTunesen, Jacksonenak dira bost disko salduenak. Hamar disko salduenen artean ere zazpi bereak dira.

Michael Jackson bere itzulera musikala prestatzen ari zen hil zenean eta, espezialdutako prentsak jakitera eman duenez, sareko "on line" musika dendarik handienean, iTunesen, lehenengo postuan dago musikari handia.

Jarraitzaile asko kontzentraziotan bildu dira Los Angelesen eta New Yorken. Beste batzuk aldiz, nahiago izan dute bere musika oroitu abesti eta diskoak erosi.

Sareko “on line” musika dendarik handienean, iTunesen, Jacksonenak dira bost disko salduenak eta hamar salduenen artean zazpi. Salduenak The Essential Michael Jackson, Thriller (musikaren historiako diskorik salduena) eta Off The Wall, atera zuen lehenengoetakoa dira.

Amazango musika dendak ere gorakada berdina eman du eta Last.fm portalak ere sekulako eskaria izan du Jacksonen abestiekin. Rolling Stone aldizkariak jakinarazi duenez, atzo 42.000 abesti entzun zituzten internautek bi ordutan, arrratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Hil zen momentuan, 50 kontzertu prestatzen ari zen Jackson. Londresen eskaini behar zituen emanaldiak uztailetik aurrera, saio bakoitzean 20.000 lagun baino gehiago bilduz. Sarrera guztiak aspaldi salduta zeuden.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa