Kultura

Musika

Musika

Ekainaren 30ean

Sarrera gehiago atera dituzte U2ren Bartzelonako lehenengo kontzerturako

Joseba Olagarai

2009/06/26

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, "produkzio mailako azken aldaketek" sarrera gehiago ateratzea ahalbidetu dute, "oso leku onean" gainera.

U2 talde ezagunak Bartzelonan emango dituen bi kontzertuen antolatzaileek jakitera eman dutenez, sarrera gehiago atera dituzte Camp Nouko lehenengo kontzerturako. Ekainaren 30ean izango da kontzertua.

Bartzelonan ekingo dio U2k Europako birari. Doctor Music promotorak azaldu duenez, "produkzio mailako azken aldaketek" sarrera gehiago atera ahal izatea ahalbideratu dute. "Oso leku onean" egongo direla ziurtatu dute.

Sarrera berriek 30 euro balioko dute, kontzertua eserita ikusteko. Pistarako berriz, 55 euro ordaindu beharko dira. 65 eta 150 euroko sarrerak ere izango dira, leku erreserbatuetarako.

Tick Tack Ticket-en eros daitezke "U2 360º" birako lehen kontzerturako sarrerak. Egin klik hemen. Pertsona bakoitzak 6 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez, U2 taldeko kideek hala eskatuta.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa