Kultura

Musika

Musika

Guztia prest

Gaur ekingo dio U2k Bartzelonan'360º' bira berriari

Garazi Urdanpilleta

2009/06/30

Gaudiren estiloko agertoki galaktikoan taularatuko du gaur U2k ikuskizun berria. 90.000 pertsona izango dituzte zain. Uztailaren 2an, ostegunean, berriz, beste kontzertu bat emango du laukoteak Nou Campen.

Dena prest da Bartzelonan. Gaur Nou Campen ekingo dio laukote dublindarrak "360º" birari eta ostegunean, uztailaren 2an, beste hitzordu bat izango dute Bonok eta bere taldekideek Kataluniako hiriburuan. 90.000 pertsonatik gora izango dituzte zain egun bakoitzean euren abesti berriez eta klasikoez gozatzeko irrikaz

Agertokia prestatzen aspaldi hasi ziren. War Of The Worlds filmeko espaziontziak eta Gaudiren ukituak hartu dituzte ardatz gisa agertokia eraikitzerako orduan. Lau hankako armiarma itxurako agertokia da eta erdialdean 50 metroko garaierako zutabea dauka. Agertokia birakaria da eta kolore berdea eta horia dira nagusi, Gaudiren dragoi baten itxurakoak.

Gainera, pantaila biribil bat ere jarriko dute kontzertuan ikus-entzuneko bat emateko. Diseinu berritzaile hori Willie Williamsek egin du Mark Fishner arkitektoarekin batera.

Taldeak hiru agertoki berdin dauzka, hiri guztietan muntaketa lanak behar bezala eta garaiz gauzatzeko. Bigarren agertokia, esaterako, jada muntatuta dago Milanen. &' || 'nbsp;

U2 taldeak No Line On The Horizon diskoko kantuak aurkeztuko ditu zuzenean Bartzelonan. Gainera, Snow Patrol talde eskoziarrak egingo ditu atariko lanak, beraz, 2 hitzordu interesgarri izango dira Nou Campen bai bihar, bai ostegunean. Bartzelonako hitzordu horiek eta Parisen utzailaren 11n eta 12an emango dituen kontzertuak izango dira talde irlandarra zuzenean ikusteko izango ditugun aukera hurbilekoenak.

&' || 'nbsp;


Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa