Kultura

Musika

Azken ordua

Lan Erreforma: Kontratu mugagabea sortu dute enpresa txiki eta ertainentzat

Itxi

Musika

Jazzaren hilabetea

Jazzaldiko emanaldia bertan behera utzi du Joao Gilbertok, osasun arazoengatik

Agentziak

2009/07/03

Brasilgo musikaria karteleko izen garrantzitsuenetarikoa zen eta antolatzaileek azaldu dutenez, ez dute bere hutsunea beste emanaldi batekin beteko eta ordaindutako sarrerak itzuliko dituzte.

Joao Gilberto Brasilgo musikaria ez da Donostiako Jazzaldian izango hilaren 24an, hasiera batean iragarri zuten bezala. Karteleko izen garrantzitsuenetarikoa zen Gilberto eta izterrondoko eten batetik operatuko dute uztail erdialdean. Horregaitik ezin izango da Donostian izan.

Donostiako Jazzaldiak agiri batean adierazi duenez, bossa-novaren sortzaileetako bat da artista eta jazz latinoa delako musikari onenetarikoa da. Uztaileko kontzertu guztiak bertan behera utzi ditu, baita Madrilen eta Bartzelonan eskaini behar zituenak ere, osasun arazoak direla medio. Gilbertoren bozeramaileek Jazzaldira bidalitako agirian izterrondoko eten bat operatu behar diote eta medikuek lasai egoteko eskatu diote eta hilabete honetan ez bidaiatzeko gomendatu.

Donostiako Jazzaldiak azaldu du hilaren 24an aritu behar zela Gilberto jaialdian, gauerdian. Bere hutsunea ez dute beste emanaldi batekin beteko eta sarreren dirua itzuliko dute, erosi zuten bide berean.

Hainbat izen garrantzitsurekin aritu behar zen Gilberto, Jamie Cullum, James Taylor, Carla Bley, Brad Mehldau, Animal Collective, Dave Douglas, Joe Lovano, The Bad Plus eta EsperanzaSpalding, kasu. Gainera, Randy Weston,Roy Haynes, Hank Jones eta Abdullah Ibrahim jazz maisuak aritu behar dira.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa