Kultura

Musika

Musika

Omanaldia

Mikel Laboa, betiko gure oroimenean

Hiru.com

2009/07/22

Euskal musikagintzan eta euskal gizartean erreferentea izandako Mikel Laboari omenaldia egingo diote gaur iluntzeko bederatzietan, Lekeitioko ikastolako frontoian.

Udako Ikastaroetan leku berezia izango du gaurko egunez Mikel Laboak, izan ere, “Euskal pop musika, euskal pop gizartearen isla?” ikastaroen barne, abeslari donostiarra omentzeko ekitaldia egingo da.

Herenegun Iruñean hasi eta gaur Lekeition jarraituko duen ikastaro honek gure herriko musika popularra soziologiaren alderditik aztertzea du helburu. Hori ardatz hartuta euskal musikagintzan eta euskal gizartean erreferentea izandako Mikel Laboari omenaldia egingo diote gaur iluntzeko bederatzietan, Lekeitioko ikastolako frontoian. Xabier Montoia hirukotearen kontzertua izango da bertan, eta sarrera doan izango da.

Uda Ikastaroen XXVIII. Edizioari bihar emango zaio amaiera, eta ekitaldi berezia izango da, Akelarreko abeslaria izandako Jexux Mari Lopetegik abeslari pasaitar ezagunaren abestiak joko baititu Nafarroako hiriburuan dagoen Zaldi Zuri tabernan iluntzeko zortzietan.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa