Kultura

Musika

Musika

Itzulera

Bon Jovi taldeak disko berria kaleratuko du azaroaren 10ean

Garazi Urdanpilleta

2009/08/11

Gainera, talde estatubatuarrari buruzko atzerabegirako liburua, bilduma-disko bat eta dokumental bat ere iritsiko zaizkigu urrian.

Jon Bon Jovik bere taldearen hurrengo diskoaren data iragarri du: azaroaren 10ean kalean izango da. Hori bai, diskoaren izeburuari buruzko ezer ez du argitu.&' || 'nbsp;

Disko berriaren aurrerapen singlea,"Work For The Working Man" izenekoa, abuztuaren 31n iritsiko zaigu.

Gainera, Bon Jovi taldeari buruzko atzerabegirako liburua aterako du Collins Design argitaletxe amerikarrak eta urriaren 27an argitaratuko da. Lan horrek, liburuaz gain, taldearen bilduma-disko bat eta Phil Griffinek zuzendutako dokumentala erebilduko ditu.



Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa