Kultura

Musika

Musika

Musika Hamabostaldian

'Gernika' opera, 22 urte eta gero

Hiru.com

2009/08/26

Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu zuten orain dela bi hamarkada baino gehiago eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eramango du gaur Kursaaleko oholtzara. Jose Ramon Encinarrek zuzenduko du orkestra.

Donostiako Musika Hamabostaldiak Francisco Escuderoren Gernika euskal opera eskainiko du gaur, hain zuzen, Bizkaiko herria bonbardatu zutela 50 urte pasa direnean. 1987an estreinatu zutenetik ez da osorik interpretatu.

Bilboko Arriaga Antzokian estreinatu eta 22 urtera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eramango du Kursaaleko oholtzara "partitura konplexua". Jose Ramon Encinarrek zuzenduko du orkestra, eta haren prentsaurrekoan adierazi zuenez, kontzertua "musika bonbardaketa bat" izatea espero du.

Encinarren esanetan, garrantzitsuena da obra hau noizbait opera gisa interpretatzea, orain arte ez baita horrela egin. Escuderoren Gernika maisuaren "musika abenturen sintesi bat" bezalakoa dela, eta lirismoa eta biolentzia maisuki uztartzen dituela ere adierazi du operaren aurkezpenean.

Euskal herritarrei zuzendutako kantu gisa sortu zuen Escuderok lana, bakearen eta elkartasunaren seinale. Euskara batuan eta bizkaieraz sortu zuen konpositoreak, Carmelo Iturriaren eta Augustin Zubikaraien laguntzaz.

Libretoko protagonista nagusia Gernika da, neska gazte igarlea, antzina euskaldunen gidari izan zena, hain zuzen, Iparraldeko Erregearen soldaduek haien bizitza lasaia eten zutenean.

Hirugarren ekitaldia 1937ko apirilaren 26an kokatutako dago, Gernika bonbardatu zuten egun berean, eta herriak jasan behar izan zuena kontatzen du.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak grabatu zuen iaz obra hau, eta Iñigo Alberdi orkestrako zuzendari orokorraren arabera, XX. mendeko euskal musikaren adierazle handiena da.

Aurkezpenean, Francisco Escuderoren semea ere izan da eta adierazi zuenez, Gernika eszenaratuta ez ikusi izana izan zen bere aitaren arantza. Kontzertua, Gernika opera bezala aurkeztua izateko beste urrats bat gehiago izatea espero du.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa