Kultura

Musika

Musika

Autopsia

Insomniorako analgesiko batek eragin zuen Jacksonen heriotza

Hiru.com

2009/08/25

Propofol delako sendagaiak eragin omen zuen Poparen Erregearen heriotza, autopsiaren azken datuen arabera. Los Angeles Times egunariaren arabera, artista sendagai horren menpekoa zen.

Autopsiaren azken datuen arabera, propofol izeneko insomniorako analgesikoak eragin zion heriotza Poparen erregeari. Halaber, Los Angeles Times egunkariak artista sendagai horren menpekoa zela jakinarazi du.

Badira ia bi hilabete zendu zenetik eta, hasiera-hasieratik, Conrad Murray artistaren medikua ikerketen jomugan izan da. Gauza jakina zen Jacksonek sendagai gehiegi hartzen zituela eta hori bolo-bolo ibili da azken hilabetetan.

Los Angeleseko poliziaren ikerketak datu berriak plazaratu ditu. Hain zuzen, autopsiak propofol "maila hilgarriak" atzeman ditu. Murrayk azaldu duenez, artistak loa hartzeko arazoak zituen eta, hil aurretiko azken sei asteotan, aipatu analgesikoaren 50 miligramo xiringatzen zizkion. Jackson horren menpeko bilakatzen ari zenez, dosia erdira jaitsi eta bestelako lasaigarriekin osatzen zuela aitortu du medikuak.

Ekainaren 25an, bere heriotzaren gauean, Murrayk valium bat eman zion eta ondoren, lorazepama eta midazolam baregarri dosi bana inyektatu zizkion. Jacksonek baina, behin eta berriz, propofola eskatu zion eta medikuak azkenean, 25 miligramo xiringatu zizkion.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa