Kultura

Musika

Musika

Autopsiaren ostean

Michael Jacksonen medikua ez dago poliziaren bertsioarekin ados

Hiru.com

2009/08/26

US Weekly argitalpenean bere burua defendatu du Conrad Murrayk eta autopsia ustez josita dagoela azaldu du.

Atzo Los Angeles Times egunkariak autopsiaren azken datuak plazaratu zituen. Polizia txosten horretan, Conrad Murray medikuak Jacksonen heriotzaren gauean zelan jokatu zuen azaltzen da.

Murray ez dator bat gertaeren azalpenarekin eta Us Weekly argitalpenean bere burua defendatu du. Jacksonen heriotzaren inguruko bertsio poliziala agenteen usteez josia dagoela baieztatu du medikuak.

Polizia txostenaren arabera, Murrayk lo hartzeko hainbat lasaigarri eman zizkion abeslariari eta horiek eraginik egiten ez zizkiotenez, propofol izeneko analgesikoa eraginkorra xiringatu zion eta, jarraian, hainbat telefono dei egin zituen. "Ez zuen Jackson bakarrik utzi deiak egiteko eta ez du sekula hori esan" azpimarratu du medikuaren abokatuak.

Poparen Erregearen heriotzatik, Murrayk ia ez du adierazpenik egin. Aurreko astean, "egia nagusituko den konfiantza duela" jakinarazi zuen Interneten bidez.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa