Kultura

Musika

Musika

Bi hilabeteren ondoren

Michael Jackson lurperatu dute

Erredakzioa

2009/09/04

'Poparen Erregearen' familiaz gain, bertan izan dira Elizabeth Taylor, Macaulay Culkin, Diana Ross, Brooke Shields, Lisa Marie Presley eta Steve Wonder.

Michael Jacksonen hilotza Los Angelesen lurperatu dute, Glendaleko Forest Lawn hilerrian. Ekitaldi pribatuan ''Poparen Erregearen'' familia eta lagunak izan dira, besteak beste Elizabeth Taylor , Macaulay Culkin, Diana Ross, Corey Feldman, Brooke Shields, Lisa Marie Presley, Mila Kunis, Chris Tucker eta Steve Wonder.

Azken agurra eman dioten ia berrehun pertsona izan dira lurperatzean eta txikitatik Jackson ezagutzen zuen Gladys Knight artistak emanaldia eskaini du bertan.

Los&' || 'nbsp;Angelesen uztailaren 7an egin zen funeralean ikusi genuen urrezko hilkutxa izan da ekitaldiaren buruan, lorez inguratuta eta Jacksonen irudia erakusten zuten bi margolan alboan zituela.

Jacksonen familiako kideak izan dira lehen jesarlekuetan. Joe eta Katherine gurasoekin batera abeslariaren anai-arrebak eta&' || 'nbsp; hiru seme-alabak egon dira: Prince Michael, Paris eta Prince Michael II.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa