Kultura

Musika

Musika

Bira

Joaquin Sabina, abenduan Donostian eta Bilbon

Xabier Doncel

2009/10/05

Kursaal Auditorioan izango da abenduaren 4an eta bi egun beranduago Euskalduna Jauregian.

Joaquin Sabinaren disko berriak, ''Vinagre y rosas'', aurki ikusiko du argia eta bakarlariak bi kontzertu iragarri ditu gurean aurkezpen birarako: Abenduaren 4an Donostiako Kursaal Auditorioan izango da eta 6an Bizkaiko hiriburuko Euskalduna Jauregian.

Servikutxako eta BBK-ko ohiko bideetan eskuragarri daude sarrerak.

Azaroaren 17an ikusiko du argia ''Vinagre y rosas'' diskoak eta Pereza bikoteak bi abestitan parte hartzen du. "Tiramisu de Limon" izango da lehen singlea eta urriaren 15etik aurrera izango da entzungai.

Argentina eta Txilera joan da 2010eko urtarrilean, lan berria aurkezteko.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa