Kultura

Musika

Musika

Liburua eta ikuskizuna

Txalapartaren historia, Juan Mari Beltranen eskutik

Radio Euskadi / Erredakzioa

2009/10/30

Aurki kaleratuko da 'Txalaparta' liburua, eta antzerkia, musika, dantza, poesia-narratiboa eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen 'Ttakun Ttan Ttankun' ikuskizuna izango du bide-lagun.

Juan Mari Beltranek, lan-talde handi batek lagunduta, txalapartari buruzko lan konplexua burutu berri du. Disko-liburu-DVD formatoan kaleratuko du Syntoramak, Nerea argitaletxearen laguntzarekin. Nestor Basterretxea, Simon Goikoetxea edo Imanol Olaizola artisten testigantzak bildu ditu bertan Beltranek, 60ko hamarkadan txalapartaren berpizkundea bizi izan zuten beste artista euskaldun batzuekin batera. Aurki iznago da kalean lana, eta Durangoko&' || 'nbsp;Azokan berau eskuratzeko aukera izango da.

Argitalpen honen inguruan, ikuskizun handi bat prestatu dute Mireia Gabilondok (Tanttaka Teatroa) Jon Mayak (Kukai Dantza Taldea). Antzerkia, musika, dantza, poesia-narratiboa eta ikus-entzunezkoak uztartzen ditu ikuskizunak, eta Juan Mari eta 3 txalapartari izango dira bertan. Argiz, irudiz eta soinuz osatutako ibilbide bat aurkeztuko digute, hain gurea baina, aldi berean, hain ezezaguna den instrumentu honen inguruan. Dagoeneko jarrita duade hainbat data: aurrestreinaldia igandean izango da, azaroak 1, Urnietan. Azaroaren 12an Gayarre antzokian izango da emanaldia, abenduaren 19an Arrasaten eta 2010eko urtarrilaren 9an, berriz, Tolosako Leidor Antzokian.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa