Kultura

Musika

Musika

Victoria Eugenia Antzokian

'Mikel Laboa 180º', kantariaren doinuak musikari gazteen eskutik

Erredakzioa

2009/11/04

Abenduaren 1ean, Gose, Ken Zazpi, Lain, DJ Makala + DZ, Iñaki Salvador Trio + Chris Kase edo Xabi San Sebastián musikari gazteek Laboaren musika birsortuko dute, Iñaki Salvadorren zuzendaritzapean.

Datorren abenduaren 1ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian&' || 'nbsp; Mikel Laboa 180º kontzertua egigo dute hainbat talde eta musikari euskaldunek. Kantari euskaldun handiaren doinuak birsortuko dituzte, omenaldia berezia egiteko.&' || 'nbsp;

Gose, Ken Zazpi, Lain, DJ Makala + DZ, Iñaki Salvador Trio + Chris Kase edo Xabi San Sebastián izango dira taula gainean, Mikel Laboa kutunaren musika nork bere ikuspegitik birsortzeko. Iñaki Salvador Laboaren ohiko kolaboratzailearen zuzendaritzapean arituko dira.

Sarrerak 15 eurotan daude salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

IÑAKI SALVADOR TRIO + CHRIS KASE
Iñaki Salvador da Euskal Herriko jazz-pianistarik ezagunena, eta ezin hobeto ezagutzen du Mikel Laboaren musika, askotan jo baitzuen harekin. Chris Kase tronpeta-jotzaile iparramerikarrak jazzeko artista handiekin jo izan du; besteak beste, Chick Corea eta Steve Coleman-ekin.

DJ MAKALA + DZ
Makala DJak musika-espektro zabala hartzen du, eta Europa osoko musikaldi eta klub ospetsuenetan jardun izan du. DJ Zigor (DZ), scratch-eko espezialista, Selekta Kolektiboa eta beste zenbait proiekturi esker da ezaguna, eta Fermin Muguruzarekin lan egin izan du.

LAIN
Gaztetasuna, freskotasuna eta sinpletasuna, horra Lain-en hiru tasun nabarmen. Gaztearen maketa-lehiaketa irabazi du taldeak, Aukera berri bat kantarekin. Pitxi eta Letu neska kantarien ahots ederretan oinarritzen du bere soinua.

XABI SAN SEBASTIAN
Xabi San Sebastian, kantaria eta gitarra-jotzailea, euskal herri-musikaren eraberritzaileetako bat da, eta eskarmentu handia du; izan ere, bakarka egindako bideaz gainera, Kepa Junkerarekin jo du, eta Izotz eta Alboka taldeetako kide izan da.

KEN ZAZPI
Ken Zazpi da euskal pop-rockaren talde nabarmenenetako bat. Egiten duen erritmo indartsuko musika bizkor iritsi da gazteengana, eta, ekoizpen oso zainduari esker, oso soinu ona du hala diskoan nola zuzenean.

GOSE
Hirukote honek elektronikaren eta trikitixaren konbinazio interesgarria egiten du. Ustekabeko ahalbideak atera dizkiote tresna tradizional horri; erromeriatik atera eta klubera eraman dute, eta kantek, dantzarako balio izateaz gainera, oso hitz lotsagabeak dituzte.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa