Kultura

Musika

Musika

Azaroaren 26ra arte

'Carmelo Bernaola' Nazioarteko Musika Jaialdia abian da Gasteizen

Erredakzioa

2009/11/07

Luis Guridi Musika Kontserbatorioan eta Artium Museoa emanaldi hauen lekuko izango dira. XX. mendeko lanak eta soinu esperimentazioa zein inprobisazioa uztartzen ditu programak.

Carmelo Bernaola Nazioarteko Musika Jaialdiaren VI. edizioa martxan da. Nazioarteko talde ugari izango dira aurten, eta azaroaren 26a arte, arpa, klabe, akordeoi, flauta eta saxofoi doinuak izango dira nagusi jaialdiaren bi egoitzetan: Luis Guridi Musika Kontserbatorioan eta Artium Museoan.

XX.mendeko lanak eta soinu esperimentazioa zein inprobisazioa uztartzen ditu aurten programak, eta nazioarteko hainbat talde eta artista ekarriko ditu Arabako hiriburura: Umze Chamber Ensemble, 3.1 Culturas, Frédérique Cambreling, Inside, Éclats, Fantangueando edo Ensemble Espacio Sinkro, besteak beste.

Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroletako diputatu Lorena López de Lacallek egin du jaialdiaren aurkezpena, eta ekimenaren garrantziaren inguruan hausnarketa egin du: ''''jaialdiak ez du pareko askorik geure inguruan eta denborak aurrera egin ahala kultur proposamen gisa sendotu egin den proiektua da hau. Egungo musika eskaintza egiten dio jaialdiak herriari'''', esan du diputatuak.

Egungo musika aniztasun hori izango da aurtengoan ezaugarri garrantzitsuenetako bat. Horrela, XX.mendeko lan klasikoekin batera, beste kultura batzuetako musika, esperiementazioa eta inprobisazioa izango dira nagusi Gasteizen, azaroan.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa