Kultura

Musika

Musika

Argitalpena

Entzun! aldizkariaren urtekaria, Durangoko Azokan eskuragarri

2009/11/20

Elkarrizketa sakonak, hausnarketak, disko kritikak eta azken urtean Euskal Herrian argitaratutako 18 kantaz osatutako disko-bilduma bat ekartzen ditu.

Entzun!&' || 'nbsp;aldizkari digitalak argitaratzen duen urtekariaren edizio berri bat kaleratu du. Durangoko Azokan izango da eskuragarri 15 euroren truke eta aurten musika munduak eman duena errepasatzeaz gain, kaleratu diren 18 abesti esanguratsuenak biltzen dituen CD bat dakar. 144 orri guztira, koloretan, luxuzko aurkezpenarekin. Ikusgarria irudi eta argazkigintzari dagokionean.

Mikel Laboaren eta The Crampsen inguruko erreportajeak, elkarrizketa sakonak, disko kritikak eta iritzia (Harkaitz Canoren, Aritz Sound Systemen edo Ritxi Aizpururen artikuluak tartean) daude urtekariaren bigarren edizioan.&' || 'nbsp;

Esan bezala, liburuak diskoa dakar, aurten argitaratutako 18 abestirekin. Tartean, Gose, Delorean, Bizardunak, Berri Txarrak, Audience, R edota Sexty Sexers.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa