Kultura

Musika

Musika

Nazioarteko Trikitixa Jaialdia

Herrialde desberdinetako trikitilariak bilduko dira Donostian

Erredakzioa

2009/11/21

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatuta, trikitilari italiarrak, frankofonoak eta euskaldunak, besteak beste, izango ditugu ikusgai Victoria Eugenian larunbat honetan.

Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren VIII. edizioa ospatuko dute larunbat honetan Donostian. Bertan, nazioarteko eta Euskal Herriko joleak elkarrekin ikusteko aukera izango dugu. Horrela, kanpokoen jotzeko molde ezberdinak ezagutzeko aukera eskainiko du jaialdiak. Era berean, garaian-garaiko teknologia berriek euskal soinujoleengan izan duten eragina islatuko du ikuskizunak.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteari esker, Italiako, Quebeceko, Okzitaniako eta Euskal Herriko trikitilariak izango ditugu Victoria Eugenia Antzokiann, hala nola, Riccardo Tesi (Italia); Raynald Ouelet (Quebec); Joan-Francés Tisnèr, Marc Castanet (Okzitania), Laja eta Poxpi, Bunpada Sound, Esne zopak eta Herrikojak (azken hirurak, Euskal Herrikoak).

Emanaldia Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da, larunbateko 19:00etan. Sarrerak 15 eurotan daude salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta Kutxaren webgunean.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa