Kultura

Musika

Musika

U2 360º Tour

34.870 sarrera saldu dituzte bi ordutan U2 Donostian ikusteko

Garazi Urdanpilleta

2009/12/01

Pistako sarrerak agortu dira eta gradetako 10.000 sarrera inguru gelditzen dira bakarrik. Guztira, sarreren %77 saldu dira bi ordutan. Kontzertua irailaren 26an izango da Anoetan.

10:00etan jarri dira salgai U2k Donostian 2010eko irailaren 26an Donostiako Anoeta estadioan eskaini behar duen kontzerturako sarrerak eta 34.870 saldu dituzte lehenengo bi orduetan. Internet izan da bide erabiliena (erosleen %80k erabili dute)&' || 'nbsp;eta gero dendak eta telefonoa. Pistako sarrerak agortu dira eta gradetako 10.000 sarrera inguru gelditzen dira bakarrik. Guztira, sarreren %77 saldu dira gaur.

AC/DCren Bilboko kontzerturako sarrerak eskuratzeko orduan gertatu ez bezala, ez da arazorik izan gaurkoan U2rako txartelak eskuratzeko. U2 2010eko irailaren 26an izango da Anoeta estadioan ''U2 360º Tour'' biraren baitan eta gaur jarri dituzte salgai, 10:00etan.&' || 'nbsp;

Ticketmaster da antolatzaileek sarrerak erosteko jarritako sare ofiziala. Beraz, Tick Tack Ticket sareko dendetan, 902 15 00 25 telefonoan eta Internet bidez baino ezin dira eskuratu. Erreserbatutako eserlekuek 150, 95 eta 30 euroko (+ banaketa gastuak) salneurria izango dute eta pistakoek, berriz, 55ekoa (+ banaketa gastuak). Gainera, Red Zone sarrera kopuru mugatu bat ere eskuragarri daude 250 euroren truke&' || 'nbsp; (+ banaketa gastuak). Pertsonako zortzi sarrera bakarrik erosi ahal dira.&' || 'nbsp;

No Line On The Horizon diskoa aurkezteko mundu osoa zeharkatzen ari da Dublingo laukotea eta, berriz ere, Donostia hautatu dute geltoki gisa. 2005ean ere izan ziren Bono, The Edge, Adam Clayton eta Larry Mullen Jr. Gipuzkoako hiriburuan eta 40.000 pertsona bildu zituzten Anoeta estadioan "Vertigo Tour" biraren baitan.&' || 'nbsp;

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa