Kultura

Musika

Musika

Art After Dark, hilaren 15ean

David Delfinen eta Bimba Boseren musika emanaldia, Guggeheimen

Erredakzioa

2010/01/08

Erakusketak eta DJak uztartzen ditu 'Art After Dark' programak. Urteko lehen emanaldian 'wedding' sesioa eskainiko du David Delfinek, eta Bimba Bosek, aldiz, 'prom dancea'.

David Delfin diseinatzaileak eta Bimba Bose abeslari eta modeloak musika emanaldia eskainiko dute hilaren 15ean Bilboko Guggeheim Museoan. Art After Dark programaren urteko lehen gaua izango da. Bilboko museoak Fever aretoarekin batera antolatzen duen proposamen artistikoa da Art After Dark, eta erakusketak eta DJak uztartzen ditu.

Bilboko museoak jakitera eman duenez, abenduaren 15ean, gauerdian, David Delfin jendeaurrera agertuko da, Michelle DJ&' || 'nbsp; bihurtuta, ''''wedding'''' estiloko musika saioa eskaintzeko. Jarraian Bimba Boseren txanda izango da. Modeloa Romy DJ gisa arituko da, ''''prom dance'''' doinuek bertakoei eskaintzeko.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa