Kultura

Musika

Musika

'El baile de los pobres'

Diego Lunak Calle 13ren bideoklip berria zuzendu du

Erredakzioa

2010/09/02

'Denotación C-13' Puerto Ricoko taldearen disko berriaren baitan izango da 'El baile de los pobres' abestia.

Diego Luna zuzendari eta aktore mexikarrak Calle 13 taldearen El baile de los pobres abestiaren bideoklipa zuzendu du. Iragan astean izan zen grabazioa, Mexico Hirian. Auzo txiro batean grabatu zuten gehiena, baina baita luxuzko hirigune batean. Ez dakigu bideokliparen tematika ezta edukia ere.

Puerto Ricoko bikotearen eta Lunaren arteko errespetu eta interes profesionalaren emaitza omen da eta gizartearen desberdintasunei eta protesta egiteko beharrari buruzko ikuspuntu antzekoak dituzte. Abel filma estreinatu berri du Sundanceko zinemaldian eta Zinemaldiko Horizontes Latinos saila irekiko du.

Bere aldetik, Puerto Ricoko taldea Detonación C-13 lana prestatzen ari da, eta bertan izango da El baile de los pobres. Diskoaren aurrerapen moduan Calma pueblo abestia eskegi zuten beraien webgune ofizialean.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa