Kultura

Musika

Musika

Zigorra

Bilboko Kafe Antzokia itxita egongo da hurrengo hilabetean

Erredakzioa

2009/01/09

Ez da ostalaritza zein kontzertu zerbitzurik eskainiko gaurtik aurrera, hilabete baten epean. Gainera, zigor ekonomiko bati aurre egin beharko dio lokalak, baimendutako edukia gainditzeagatik.

Bilboko Kafe Antzokia itxita egongo da hurrengo hilabetean, 2008ko martxoaren 2an jarritako helegite baten harira, baimendutako edukia gainditzeagatik. Izan ere, M-Clanek jo zuen gau hartan Antzokia itxi zutenean, jendea aretotik atera zenean,&' || 'nbsp; baimenduta dagoen jendearen bikoitza kontatu zuen Bilboko Udaltzaingoak. Hori dela eta, itxieraz gain, zigor ekonomiko bati aurre egin beharko dio lokalak.

Horrela, ez da kontzerturik izango (Mark Lanegan eta Greg Dulliren, Rafa Ruedaren, Gatiburen, Christina Rosenvingeren, The Cynicsen, Gariren, Half Foot Outsiden eta Helmeten emanaldiak bertan behera gelditzen dira horrela), ezta ostalaritza eta kontzertu zerbitzurik ere, jarduera guztiak lizentzia berdinean baitaude.

Kafe Antzokiak hainbat errekurtso ezarri ditu, baina auzitegietara jo dezakete bakarrik orain, udal iturrien arabera. Adierazi dutenez, azken aldian zigorrak gogortzen ari dituzte.

Idirrek jo behar zuen gaur, baina adierazi dutenez, Bilborocken izango da kontzertua. Ez dakigu nora eramango dituzten aurretik aipatu emanaldiak. Bihar Gatibuk jo behar zuen, sarrera guztiak agortuta daudelarik, baina oraindik ez dakigu kontzertu hori izango den.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa