Kultura

Musika

Informa nazazu RSS

Musika

Jaialdiak

Bob Dylan, FIB jaialdian

2012/03/27

Bakarlari beteranoa hainbat talderekin batera izango da Benicassimen: The Stone Roses, New Order, Noel Gallagher, At the Drive-in o David Guetta, Florence and the Machine eta Dizzie Rascal.

  • Bob Dylan.

    Bob Dylan. Argazkia: Artxibo

Iruzkinak

Bob Dylan konposatzaile estatubatuarra Benicassimeko Nazioarteko Jaialdiko (FIB) kartelburu izango da, eta New Order, Noel Gallagher, At the Drive-in, David Guetta eta The Horrors taldeekin izango da, bestek beste. 

70 urteko bakarlaria "Like a Rolling Stone" eta "Blowin' In The Wind" abestien egile izateagatik da ezaguna eta uztailaren 12tik 15era izango da Benicassim udalerrian.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lau egunetarako bonoa salgai da 165 euroren truke, banaketa gastuak kontuan hartu gabe. Urteko zita garrantzitsuenetariko bat da Benicassimekoa eta hainbat talde eta bakarlari izango dira, besteak beste David Guetta DJa, Florence and The Machine eta The Horrors, The Buzzcocks, Dizzie Rascal rapeatzailea, Ed Sheeran, Jessie J eta Katy B eta Cooper, Joe Crepúsculo, Klaus & Kinski eta The New Raemon espainiarrak.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#