Kultura

Musika

Musika

Polemikak jarraitzen du

Ireki ostean, arazoa konpondu gabe dagoela salatu dute Kafe Antzokitik

Xabier Doncel

2009/02/16

Era berean, 10 euroko sarrera kobratzen hasi dira eta plataforma bat sortu dute hori salatzeko: "Kafe Antzokiak euskal kulturaren defendatzaile gisa aurkeztu du bere burua, eta ez dugu honelako arrazoien erabilpena enpresa pribatuaren proiektu bat sustatzeko batere egokia aurkitzen", azaldu dute.

Kafe Antzokiak iragan astelehenean ireki zituen ateak. Halere, "arazoa konpondu gabe" dago, bertako arduradunen arabera, “Bilboko Udalak ez baitio Kafe Antzokiari berez dagokion aforoa izateko aukerarik aitortzen”. Azaldu dutenez, segurtasun arazorik ez dago, "hemendik lasterrera burututa egongo diren obra batzuen bidez". Gainera, konponbidea "erraza" da, beraien ustez, eta prest omen daude hitz egiteko.

"Zailtasunak zailtasun, Bilboko Udala ez dago momentuz prest aforoaren eguneraketarik onartzeko", adierazi dute. Gero eta atxikimendu gehiago jasotzen ari da Bilboko Kafe Antzokia eta 5.000 Internetzalek baino gehiago eman dute izena beraien alde.

10 euroko sarrera kobratzen hasi dira asteburu honetan gauean Kafe Antzokira sartu nahi zuen orori (argazkian ikusi daitekeenez) eta aurkako lehenengo erreakzioak heldu zaizkigu. ''Kafe Antzokia fartsa'' izeneko plataformak aipatu sarreraren inposaketa salatu du: "Euskal Kulturaren aldeko lan handia eta onuragarria sortu duela jakinarazi izan du, momentu oro, euskal kulturaren izenean adierazten. Gu geu, azkenengo hau ezeztatzeaz urrun gaude. Kafe Antzokiak euskal kulturaren defendatzaile gisa aurkeztu du bere burua, eta ez dugu honelako arrazoien erabilpena enpresa pribatuaren proiektu bat sustatzeko batere egokia aurkitzen, batez ere, Euskal Kulturaren arloko militantzia tartekatuta ager daitekelako, SGAE eta beste editorialak egin ohi duten bezala", adierazi dute agiri batean.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa