Kultura

Musika

Informa nazazu RSS

Musika

Akordioa

Musikenek eta EOSek lakidetza-hitzarmen garrantzitsua sinatu dute

2012/06/20

Datorren ikasturtetik aurrera, Musikeneko ikasleek orkestrarekin jo eta zuzendari eta artista gonbidatuen eskolak jaso ahalko dituzte.

Iruzkinak

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegiak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) lankidetza-hitzarmen garrantzitsua sinatu dute Donostian. Akordioak bost konpromiso hartzen ditu bere barnean, besteak beste, datorren ikasturtetik aurrera, Musikeneko ikasleek orkestrarekin jo eta zuzendari eta artista gonbidatuen eskolak jaso ahal izateko.

Hitzarmen horren ondorioz, EOSek Miramonen duen egoitza orkestrako ekintzak egiteko utziko du, eta Musikenek Miramar Jauregian dituen instalazioak orkestrak gonbidatutako bakarlarien esku jarriko du.

Lankidetza-hitzarmen honen inguruan egingo dituzten ekintza guztiak “Jorda Gela” programaren baitan sartuko dira, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lehenengo zuzendariaren omenez.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#