Kultura

Musika

Informa nazazu RSS

Musika

Uztailaren 21a arte

Gospel doinuak, Gasteizko Jazzaldia abiatzeko

Erredakzioa

2012/07/16

Sweet Honey in the Rock taldea osatzen duten bost emakume afroamerikarren ahots indartsuak nagusi dira 36. edizioaren hasieran.

Iruzkinak

Gospel doinuen indarrak eta espiritualtasunak abiatuko dute astelehen honetan Gasteizko Jazzaldiaren 36. edizioa. Bost emakume afroamerikarrek osatzen dute Sweet Honey in the Rock taldea, eta emakume horien ahots indartsuekin eta gizarte bidegabekerien kontrako kantuekin ekingo diote 2012ko hitzorduari.

Aurten, Estatu mailan Gasteizen bakarrik entzungai izango dira 14 zuzeneko ekarriko ditu jaialdiak, tartean Sonny Rollins saxofoi-jotzailearena. Artista handiak itxiko du Gasteizko Jazzaldia. Aurretik, baina, Pat Metheny, Gilberto Gil eta Joe Lovano eta Joshua Redman (munduko saxofoi-jotzaile garrantzitsuenak) ere izango dira Gasteizen.

Egitaraua:

Uztailak 17, asteartea: Stefano Bollani trio / Joe Lovano + Dave Douglas (Sound Prints).
Uztailak 18, asteazkena: Joshua Redman eta The Bad Plus / The Soul Rebels.
Uztailak 19, osteguna: Esperanza Spalding / Gilberto Gil.
Uztailak 20, ostirala: Pat Metheny (Unity Band) / Fred Hersh trio.
Uztailak 21, larunbata: Sony Rollin.





Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa

#-ent_adh_conf_online-#