Kultura

Musika

Informa nazazu RSS

Musika

Organoa

Organoa protagonista Musika Hamabostaldian

2012/08/06

Michel Bouvard maisuak munduko organista gazte onenak zuzenduko ditu egunotan Donostian.

Iruzkinak

Donostian Musika Hamabostaldiaren barruan aste honetan azpimarratzekoa da organoari eskainitako zikloa. Urtero publiko zein ikasleak erakartzen duen asteak, goi mailako interpreteak ditu.

Munduko organista gazteen bilgune da Donostia egunotan. Nazioarteko ikastaroa Michel Bouvard maisuak zuzentzen du. Zeelanda berritik, Koreatik edo Moskutik etorrita, XIX. mendeko piezak nola jo erakusten die maisuak.

Donostian Alde Zaharreko Koruko Andra Mariaren elizan dihardute.

Egunotan Azkoitia, Ataun eta Usurbilgo organoak hautatu dira kontzertuetarako. Tresna bikainak dira, zaharrak daudela dio aditu honek, baina Stradivarious bibolinen parekoak dira, beti apartak.

Hamabostaldiak, arrakasta handiz, publiko ugari batzen du organo kontzertuetan. Aurten enkarguz Donostian inspiratutako pieza bat agindu zaie hiru konpositoreri, eta asteazkena estreinatuko da Artzai Onaren katedralean

Michel Bouvardek, maisu lanak utzita, interprete gisa Cesar Franken piezak hautatu ditu bere emanaldirako.

Iruzkinak

Publizitatea

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2013 - Lege Oharra

EiTB TALDEA - Kontaktua - Web mapa