Kultura

Kultura

Musika

The Bellrays eta We Are Standard, Euskal Herria zuzenean jaialdian

Erredakzioa

2009/04/23

Heletan eginen da uztailaren 3, 4 eta 5ean. Deskontrol, Willis Drummond, Emir Kusturica & The No Smoking Orchestra eta Puppetmastaz taldeek parte hartuko dute.

Gaur goizean aurkeztu duteEuskal Herria zuzenean Jaialdiaren 14. edizioa. Bortz urtez Idauze Mendin egin ondotik, aurten Heletan ospatuko dute, Nafarroa Beherean. Uztailaren 3, 4 eta 5ean izanen da hitzordua. Talde ugarik parte hartuko du, estilo eta musika desberdinak eskainiz. Ez da aurreko urteetako talde kopuru handia errepikatuko baina aurten ere musikari andana izanen da agertoki gainean.

Antolatzaileen helburua musika mota desberdinak ezagutaraztea eta bertako musika kanpokoa bezain ona eta kalitatezkoa dela erakustea da.

Ostiralean, jaialdiaren lehenbiziko egunean, jendeak interes handiz espero duen kontzertua izanen da, No Smoking Orchestra taldearena. Emir Ikusturica zinema errealizatzailearen taldea da. Egun berean igoko dira agertokira Los Ángeleseko The Bellrays eta Euskal Herriko Willis Drummond taldeak. Larunbatean Alemaniako Puppetmastaz taldeko txotxongiloen txanda izanen da. We are Standard bizkaitarrek eta Deskontrolek ere larunbatean joko dute. Bukatzeko, igandean, Seun Kuti eta The Congos taldeek itxiko dute Heletako jaialdia.

Musika entzuteko aukeraz gain, lasaitasunerako tartea ere izanen da, antzerki eta dantza tailerrekin. Break dance edota hip hop musika ikasteko aukera izanen da tailer horietan. Haurren txokoa eta bertso-pilotak, txarangak eta bertako produktuen azokak osatuko dute Euskal Herria Zuzenean Jaialdiaren programazioa.

Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa