Kultura

Kultura

Antzerkia

Euskarazetamol, Patxo Telleria eta Mikel Martinezen azkeneko euskal-trufa

Joseba Olagarai

2009/06/03

Ez Dok Hiru antzerkilari bikoteak Euskarazetamol lana estreinatu zuten atzo Bilboko Kafe Antzokian. Euskarari barre, euskaraz. Proposamen bitxia eta erakargarria.

Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktore ezagunek osatzen dute Ez Dok Hiru antzerki-taldea. Euskerazatemol ''dibertimenduak'' izenez bataiatu zuten trilogiaren azken alea izanen da, "Euskera Sencilloaren Manifiestoa" eta "Larruaizetara" antzezlanen ondotik. Aktoreek euren webgunean azaldu dutenez Euskarazetamol lanarekin "antzerkiaz ideia pitorik ez dugun arren, gutxienez hirurarte kontatzen badakigula" erakutsi nahi dute.

Honelaxe aurkezten dute "paracetamol" antzezlan berria:

Aurreko bi ikuskizunak publikoaren gustukoak izan direnez (honek ez du publikoaren gustoa toki onean ipintzen, baina tira, zer egingo diogu) beldur ginen azkenengo honekin espektatibak beteko ez ote genituzkeen, badakizue publikoa ze tikismikisa den kalitatearen kontu horrekin. Bi aukera genituen: gure talentuaz fidatzea ala dopajeaz baliatzea. Azkenean zentzu ona gailendu zen, eta pilulak aukeratu genituen. Baina ez kezkatu, kontrolatzen dugu. Guk, hau, nahi dugunean uzten dugu”.

Patxo Telleriak idatzi du obra, Jokin Oregi da zuzendaria eta musika Josu Zabalarena da.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa