Kultura

Kultura

Heriotza ikertzen

Los Angeleseko Polizia Michael Jacksonen mediku pertsonalaren bila dabil

Erredakzioa

2009/06/27

Medikuaren adierazpena erabakigarria izan daiteke abeslariaren heriotzaren inguruko zalantzak argitzeko. Senideek diotenez, Jacksonek "morfina dosi oso handia" jaso zuen hil aurretik.

Los Angeleseko Polizia Michael Jacksonen mediku pertsonalaren bila dabil, bere adierazpena erabakigarria izan daiteke, eta, ''Poparen Erregearen'' heriotzaren inguruko zalantzak argitzeko.

Conrad Murray sendagilea abeslariarekin egon zen hil arte, eta ostegunean bertan Poliziarekin hitz egin zuen, baina ordutik desagertuta dago.

Abeslariari egin dioten autopsiak ez ditu argitu heriotzaren arrazoiak, baina Jacksonen senideek esan dutenez, "morfina dosi oso handi bat" jaso zuen hil aurretik.

Poliziaren bozeramale batek adierazi duenez, Murray sendagilearen auto bat eraman dute Jacksonen etxetik, bertan "medikamentuak edo beste froga batzuk aurkitu daitezkeelako".

Hedabide estatubatuarren arabera, Murrayk gutun bat bidali die bere gaixoei haien zainketa oraingoz utzi egingo duela adieraziz.
Murray sendagilea Michael Jacksonek Londresen egingo zituen hurrengo kontzertuetarako ere kontratatu zuten.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa