Kultura

Kultura

Estreinaldia Aste Nagusian

Itoizen funtsa orkestra sinfoniko baten bidez

Ane Araluzea

2009/07/03

70. hamarkadako talde ahaztezina Juan Carlos Perezen kontura itzuliko da talde sinboliko baten bidez gauzatua. Itoizen jarraitzaileentzako ezinbesteko izango den proposamena da.

Lan honen estreinaldi mundiala Bilboko Aste Nagusiko Abandoibarrako eskenatokian izango da, Abuztuaren 22an, Bilbao Orkestra Sinfornikoarekin (BOS).

Itoiz Suite esatea Itoiz taldearen musikaren gaineko bariazio sinfornikoei buruz hitz egitea da; Juan Carlos Perez jatorrizko kidea da eta musikarik gehiena konposatu du, orkestra sinfonikoarentzat berridatzia.

Lanak zazpi mugimendu ditu, taldearen beste hainbeste abesti dutenak abiapuntu: 1. Ezekiel, 2. Marea Gora, 3. Marilyn, 4. Goizeko deiadar/Lo egin, 5. Lau teilatu, 6. Hegal egiten, 7. Foisis jauna eta azkenik, "Zati txiki bat La m''en" Itoizek 1978an argitaratu zuen lehenengo diskoko kantua. Azken hau, abestuko den pieza bakarra izango da; Jose Garate, Itoizeko kide ohiak eta gaur egun BOSaren kontrabaxu jotzaile finkoak eta Juan Carlos Perecen ahotsa izango du, orkestrak lagundurik.

Lan sinfonikoa da, beraz, testurik gabea, jatorrizkoaren gainetik bariatutako musikak bakarrik gidatua; batzuetan berrasmatua, beste batzuetan historiagilearen arreta eta zintzotasunarekin errespetatua, baina beti ere 70eko hamarkadako rock estetikan sustraituta zegoen musikaren pentsaera musikala bizirik gordetzen.

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa