Kultura

Kultura

Getxoko Jazz Jaialdia

Kontzertu interesgarriak baina gorabehera askorekin

Javier Aspiazu

2009/07/05

Biotone eta Spyro Gyra izan dira larunbateko protagonistak; igandean, Paquito de Rivera eta Chano Dominguez aurtengo azken izarrek joko dute.

Getxoko Jazz Jaialdiaren azken aurreko egunean Biotone laukote poloniarrak (lehiaketara aurkezten azkenak) zuzeneko berezia baina gorabeheratsua eskaini zuen. Michal Tomaszczyk, taldeko tronbo jolea eta burua, gailendu zen instrumentista eta konposatzaile dohainak taularatuz. Indartsu hasi zen Katowiceko bandaren zuzenekoa hard-pop bikaina eskainiz, baina beherakada itzela izan zuen Getxori pieza bat eskaini zion unean. Nahiz eta aurretiaz taldearen onerako jarrera izango zela uste, publikoari egindako keinu honek irabazle izateko aukera guztiak galtzera eraman zuen taldea.

Jarraian gaueko izarrek, Spyro Gyra iparramerikarrek, kontzertuaren hasieran tarte musikal benetan dibertigarriak eskaini zituzten baina ondoren, zoritxarreko zenbait akrobazia instrumental eta azaleko musika saiakera makal egin zituzten.

Igande honetan itxiera eguna izateaz gain, bertako musikariak ezagutzeko eguna da. Portugaleteko Miguel Salvadorrek Hirugarren Milurteko atalean taldeko buru legez argitaratutako lehen diskoa aurkeztuko du.

Biotz Alai enparantzan sari banaketa ospatu ondoren, kalitate gorena erakutsi izanagatik irabazi duen Points talde poloniarrak joko du. Gero, Paquito De Rivera saxo jole kubatarraren konpainiaren txanda izango da eta Chano Dominguez piano jolearekin batera, nahiz eta krisi garaian izan, jendetza izugarria izan duen aurtengo edizioari amaiera emango dio. Bukaerako nondik norakoen berri datorren egunean emango dizuet.


Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa