Kultura

Kultura

Jarduerak gauez

'Art After Dark' ekimena Guggenheim Museora itzuliko da gaur gauean

Hiru.com

2009/09/25

Museoko Atrioa musikaz beteko da gaueko 22:00etatik goizaldeko 01:00etara arte Kinki, Shinedoe eta Randy Ruiz Djen saioekin.

Udako atsedenaldiaren ostean, &' || 'lt;a href=" http://www.guggenheim-bilbao.es/?idioma=eu/" target="_blank"&' || 'gt;Guggenheim Bilbao Museoa&' || 'lt;/a&' || 'gt;k gaur gauean abiatuko du berriz Art After Dark egitaraua, Kinki, Shinedoe eta Randy Ruiz Djen saioekin. Beraz Guggenheim Museoko Atrioa musikaz beteko da gaueko 22:00etatik goizaldeko 01:00etara arte.

Aurrera doa, beraz, Museoak Bilboko Fever klubarekin lankidetzan antolatzen duen gaueko ekimen berezia. Erakusketak ikusi bitartean DJ onenen saioez gozatzeko aukera eskaintzen du Art After Dark programak. Oraingo honetan Museora gerturatzen direnek "Pribatutik publikora: Guggenheim Bildumak" erakusketaz eta "Instalazioak II: Bideoa Guggenheim Bildumetan" bilduma iraunkorraren aurkezpenaz gozatu ahal izango dute.

Hiru saioetan lehena &' || 'lt;a href=" http://www.myspace.com/kinkifever" target="_blank"&' || 'gt;Kinky&' || 'lt;/a&' || 'gt; Fever klubeko DJ egoiliarrarena izango da eta gaueko 22:00etan hasiko da. 2005ean Fever klubak bere ateak ireki zituenetik, Kinkik bertan hasi zuen bere ibilbide profesionala DJ gisa, baina gorenera iritsi da dagoeneko: azken urte honetan Madrilgo Low, Elástico, Ochoymedio eta Independence aretoetan aritu da, baita Bartzelonako Depósito Legal eta Salamandran, edo Valentziako The Mill Club eta Tornillon ere. Gaur Guggenheim Bilbao Museoko Atriora gerturatuko da saio gogoangarri bat eskaintzeko asmoz.

23:00etan &' || 'lt;a href=" http://www.shinedoe.com/" target="_blank"&' || 'gt;Shinedoe&' || 'lt;/a&' || 'gt;ren musika elektronikoaren txanda izango da. Shinedoe Herbehereetako eszena elektronikoaren buru eta eragile ukaezina da. Bere saioetan dantza eta gorputzaren mugimendua dira nagusi adierazpen modu bezala. DJ eta ekoizle ospetsu hau lekuko izan zen &' || 'lt;em&' || 'gt;Dilema&' || 'lt;/em&' || 'gt; (100% Pure-rako sortutako lehenengo obra) klasiko bat bilakatu zenean.

Gaua &' || 'lt;a href=" http://www.myspace.com/djrandybeats" target="_blank"&' || 'gt;DJ Randy Ruiz&' || 'lt;/a&' || 'gt; hip-hoperoaren saioarekin bukatuko da. 24:00etan hasiko da emankizun hau. Azken urteotan bere lagun Tote King-en DJ bezala Amerika eta Europako herrialde ugaritan bira egin ondoren, DJ Randy Ruiz Zeropositivo taldearekin aritu da elkarlanean &' || 'lt;em&' || 'gt;El Antídoto&' || 'lt;/em&' || 'gt;, azkenaldian gaztelaniaz egindako rap musikaren erakusgaietako bat, ekoizteko.

Sarreren salneurria 12 eurokoa da publiko orokorrarentzat eta 8 eurokoa museoaren lagunentzat. Txarteldegietan erosi daitezke, baita &' || 'lt;a href=" http://212.55.30.76:8080/EuromusLink_jsp/Activitats.jsp?IDIOMA=2" target="_blank"&' || 'gt;www.guggenheim-bilbao.es&' || 'lt;/a&' || 'gt; webgunean ere.


Publizitatea

Ikusiena



© EITB - 2012 - Lege Oharra

Eitb taldea - Kontaktua - Web mapa